Briga (gazte antolakundea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
BRIGA
Sorrera2005
Egoitza nagusiaSantiago de Compostela
Ideologia politikoaIndependentismoa, komunismoa, sozialismoa, feminismoa, ekologismoa, galiziar hizkuntza, lurraldetasuna, antifaxismoa, internazionalismoa
www.briga-galiza.org http://www.briga-galiza.org/principal.php?pag=inic www.briga-galiza.org

Briga 2005. urtean sortu eta gazte berriez osaturiko antolakunde independentista, sozialista, feminista, internazionalista eta antikapitalista iraultzailea da.

Galiziako Nós-Unidade Popular zenaren eta Primeira Linha alderdi komunista eta independentistaren gazte antolakunde erreferentea da.

AGIR ikasleri mugimenduarekin harreman estuak ditu eta biak ala biak Galiziako askapen nazionalerako mugimenduko kide dira.

Brigak sozialista/komunista, antiinperialista, antiautoritario, ekologista, independentista, antifaxista, feminista eta internazionalista gisa definitzen du bere burua. Bere helburua patriarkatutik eta kapitalismotik kanpo egongo den Galizia batu, independente, sozialista, feminista eta galegoa eraikitzea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]