John McCarthy
John McCarthy (1927ko irailaren 4a, Boston, Massachusetts – 2011ko urriaren 24a, Stanford, Kalifornia) estatubatuar informatikari bat izan zen. 1971. urtean adimen artifizialaren inguruan burututako lan eta ekarpen handiengatik Turing Saria irabazi zuen. Berez, adimen artifiziala kontzeptuaren hedatzailea izan zen, termino hori lehenbiziko aldiz 1956ko Dartmoutheko Biltzarran erabili zuelarik.
Jatorria, prestakuntza eta bizitza akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Patrick McCarthy, bi anaietako handiena, irlandar militar baten semea izan zen, ama lituaniar judua zuena. Bere osasunarengatik familiak 1944ean Kaliforniara emigratu zuten. Pentsamendu logikoan hezia eta oso liburuzale zen, zurgin, arrantzale, eta asmatzaile moduan aritu zen. 1948an John McCarthy gazteak matematikan lizentziatu zen Kaliforniako Teknologiako Institutuan eta 1951an diziplina berberean Princetoneko Unibertsitatean. Denborarekin bertako irakaslea izatera iritsi zen gero. Princeton, Stanford, Dartmouth eta MITen egonaldi laburrak egin ondoren, lanaldi osoko irakasle izatera igaro zen 1962an, eta irakasle eta ikertzaile gisa aritu zen 2000. urtearen amaieran erretiratu zen arte. Erretiroa hartu ondoren, unibertsitate horretako irakasle emeritu izendatu zuten.
McCarthyk Lisp programazio-lengoaia asmatu egin zuen eta bere diseinua argitaratu zuen ACMren Komunikazioetan 1960an.
1957an Marvin Minsky-rekin adimen artifizialeko laborategi bat sortu zuen eta MAC proiektua bultzatu zuten. 1962an laborategia utzi eta beste laborategi bat sortu zuen, MAC proiektuari konpetentzia egingo ziona. 1961ean aitzindaria izan zen aurreikusten ordenagailuen denbora konpartituko teknologia etorkizunean konputaziorako eta aplikazio espezifikoetarako zerbitzu normal gisa saldu ahalko zela.
1961ean lehena izan zen publikoki iradokitzen (MITen mendeurrena ospatzeko hitzaldi batean) konputagailuen denbora-teknologia partekatuak etorkizunean zerbitzu gisa (adibidez, ura edo elektrizitatea) sal zitezkeela zenbaketaren boterea eta aplikazio espezifikoak.
Konputagailu edo sistema informatiko bat zerbitzu gisa erabiltzea oso ezaguna zen 1960ko hamarkadaren amaieran, baina 70eko hamarkadaren erdialdean desagertu egin zen, argi geratu zenean hardwarea, softwarea eta telekomunikazio-teknologiak ez zeudela prestatuta. 2000. urteaz geroztik, ordea, ideia hainbat modutan agertu zen.
Turing sariaz gain, McCarthyk beste sari batzuk jaso zituen, eta hainbat akademiatako kide izan zen. 2010ean, "IEEE Intelligent Systems Hall of Fame" delakoan sartu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «https://twitter.com/stanfordeng/status/128615022044790784» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- «https://twitter.com/stanfordeng/status/128615022044790784» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- (Ingelesez) Biggs, John. (2011-10-24). «Creator Of Lisp, John McCarthy, Dead At 84» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- «Muere John McCarthy, pionero de la inteligencia artificial - Público.es» web.archive.org 2011-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- (Gaztelaniaz) «El origen de: El Cómputo en la Nube» FayerWayer (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- (Ingelesez) John McCarthy Summary. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- (Ingelesez) Video from the public lectures of the Philosophy of Information Workshop in Amsterdam 2005. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
- (Ingelesez) Interviewed by Nils J. Nilsson on 2007-09-12 in Mountain View CA. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).