A Fish Called Wanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A Fish Called Wanda
Datuak
Jatorrizko izenburua A Fish Called Wanda
Izenburua euskaraz Wanda Izeneko Arraina
Urtea 1988
Estreinaldia 1988ko urriaren 14a
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Iraupena 109 minutu
Aurrekontua 62.493.712 dolar
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer (AEB)
UIP (Erresuma Batua)
Zuzendaria
Charles Crichton
John Cleese
Ekoizleak
Michael Shamberg
Gidoilariak
John Cleese
Charles Crichton
Aktoreak
John Cleese
Jamie Lee Curtis
Kevin Kline
Michael Palin
Musikagileak
John Du Prez
Argazkilariak
Alan Hume
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

A Fish Called Wanda (euskaraz Wanda Izeneko Arraina) 1988ko Charles Crichton eta John Cleese ingeles zinema zuzendarien umorezko filma bat da. Bertan, John Cleese, Jamie Lee Curtis, Kevin Kline eta Michael Palin aktoreek antzeztu zuten.

Kevin Kline aktoreak filma honetako antzezpenarengatik Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banku-lapurrez osatutako laukote batek Londresko Hatton Gardens bitxidendan lapurreta arrakastatsua egitea lortu du. Alde txarra lapur taldeko buruzagia den Georgek (Tom Georgeson) bitxiak non ezkutatua dauden bakarrik dakiela da, baina zoritzarrez espetxeratu egin dute. Wanda (Jamie Lee Curtis), lapur taldeko emakumeak, Georgen abokatua den Archie (John Cleese) maitemintzen saiatuko da, honela bitxien ezkutalekua non dagoen jakiteko. Gainontzeko lapurrak honako hauek dira: Otto (Kevin Kline), Nietzscheen zalea den lapur beldurgarria, eta Ken (Michael Palin), arrain exotikoen zalea den hitz-motela.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]