Abas (Argosko erregea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abas (Argosko erregea)
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Lynceus
Ama Hipermnestra
Ezkontidea(k) Ocalea eta Aglaea
Seme-alabak Akrisio, Preto, Canethus eta Eidomene

Abas[1] greziar mitologian, Argosko hamabigarren erregea da, izen berekoen artean, heroirik ezagunena, Linzeo eta Hipermnestraren semea, Akrisio eta Pretoren aita eta Perseoren aitona, abantiarren herriari izena eman ziona.

Ezkutu liluragarri bat zuen, etsaia izutu eta geldiarazteko ahalmena zuena, bere aitona Danaorena izan zena, eta Argoseko Hereoan zintzilikatua egon zena, eta, beraz, Herear jokoetan garaile irteten zirenak, sari bezala, ezkutu hau eredu bezala hartuta eginiko ezkutu bat jasotzen zuten.

Virgiliok, bere Eneidaren III. liburuan, elezahar hau, Julio Zesar lausengatzeko probesten du. Eneasek ezkutu hau Apoloren tenpluko sarreran zintzilikatu duela uste du, Aktiumen, Augustok, bere ondorengo eta Apoloren debotua, jainkoaren babesarekin eta bere aurrekari pietatetsuarenarekin garaitu zuela ulertaraziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]