Argos (Grezia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Argos
 Grezia
Grækenlands ældste teater i Argos(10.07.05).JPG
Administrazioa
Herrialdea  Grezia
Probintzia Peloponeso
Garaiera 42 m
Alkatea Vasilios Mpoures
Izen ofiziala Άργος
Postakodea 21200
Geografia
Koordenatuak 37° 37′ 00″ N, 22° 43′ 00″ E / 37.616666666667°N,22.716666666667°E / 37.616666666667; 22.716666666667Koordenatuak: 37° 37′ 00″ N, 22° 43′ 00″ E / 37.616666666667°N,22.716666666667°E / 37.616666666667; 22.716666666667
Argos (Grezia) hemen kokatua: Grezia
Argos (Grezia)
Argos (Grezia)
Argos (Grezia) (Grezia)
Azalera 138.14 km²
Altuera 42 m
Demografia
Biztanleria 22.209 bizt. (2011)
Dentsitatea 160,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 2751
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Abbeville, Ardea, Episkopi, Limassol, Mtskheta eta Argoncilhe
http://www.argos.gr/

Argos (grezieraz: Ἄργος, Árgos, ˈarɣos ahoskatua) Greziako herria, Argolidan, Nauplion ondoan, 29,228 biztanle (2001). Arkeologi-leku garrantzitsuak ditu: antzokia (K.a. IV-III. m.), agora, odeoia, bainuetxe erromatarrak eta Erdi Aroko hiria, antzinateko akropoliaren gainean.

Argos Greziako hiri zaharrentzat hartu zuten antzinatean. Argos zaharra izena eman zion Homerok akaziarren inperioari, Argos pelasgiarra, Tessalia zen bitartean. Argos hiria antzinateko mito greziar klasiko askoren kokagunea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizenas eta Tirinto hirien itzalpean egon ondoan (K.a. 1650), Argos doriarren aurka altxatu eta Argolidako hiriburu bihurtu zen, berriz ere. Espartako lazedemoniarren aurkako gudu guztietan parte hartu zuen, zori hoberik gabe askotan. Mazedoniarren esku (K.a. 229) Akaiako Ligako kide izan zen. Erromatarren ondotik (K.a. 146tik aurrera), nolabaiteko garrantzia gorde zuen bizantziarren garaian. Godoen eskuetan egon zen III. eta IV. mendeetan. XIII. mendean Laugarren Gurutzadaren ondorioz fundatu zen Akaiako printzerriko hiri nagusia izan zen (1204, Gilen I.a). Greziako lehen biltzar nazionalak han egin zuen lehen bilkura (1821).

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argos (Grezia) Aldatu lotura Wikidatan