Abderraman Antso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abderraman Antso
Hajib Itzuli

1008 - 1009
Abd al-Malik al-Muzafar
Bizitza
Jaiotza Kordoba983
Herrialdea Kordobako kaliferria
Heriotza Kordoba1009ko martxoaren  3a (25/26 urte)
Familia
Aita Almanzor
Ama Urraka Sanoitz
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Abd ar-Rahman Sanjul (izen osoa arabieraz: أبو المطرف سنجول "المأمون" عبد الرحمن بن أبي عامر‎, ʾAbū Al-Muṭaraf Sanjūl “Al-Maʾmūn” ʿAbd Ar-Raḥman ibn ʾAbī ʿāmir; Gaztelako Erresumako kronikatan Sanchuelo, euskaraz: Antso txikia, ezizenaz ezaguna) (Kordoba, 983? - † Kordoba, 1009ko martxoaren 3a), Kordobako Kalifa-herriko amiriar leinuko buruzagi eta Hisham II.a kalifaren hayiba zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur asko 983 eta 986 artean jaioa, Abd ar-Rahman Sanjulek ibn Abi Amir al-Mansur aita eta Abda ama, Antso II.a Nafarroakoaren alaba, zituen. Bere aitonaren antza zuenez hartu zuen ezizena.

Al-Jatib idazleak dio Antso II.a 992 urte inguru, irailaren 4an, Almanzor suhiari bisita bat egin eta hantxe ezagutu zuen ilobatxoa, bere oinak musuak eman zizkionari.

Agintaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1008ko urrian, bere sasianaia zen Abd al-Malik al-Muzafar hil zenean (bere heriotzaren susmozkoa bazen ere), hayib edo lehen ministro berri bihurtu zen, Almanzorren oinordekoei lotutako titulua. Kalifaldian zeuden berebere, eslaviar eta arabiar arteko liskarrak, amiriar leinuaren jarrera eta Abd ar-Rahman Sanjulen gobernatzeko gaitasun eskasak anarkia eta matxinadak sortu zituzten, Kordobako kaliferria suntsituko zuen fitna edo guda zibilaren aurretikoak zirenak.

Bere agintaldian, gobernua baztertu eta jarrera arraroa azaldu zuen. Hisham II.aren lagun min bihurtu zen. Honek kalifaren eginkizunetatik urrundu eta plazer eta luxuei ekin zizkion. Hayib berria berarekin batera egin eta Kordoban bere ardoa eta emakumeekiko zaletasunari buruzko zurrumurruak hedatu ziren. Bere burua Hisham II.aren oinordekotzat aldarrikatzean bere aurrekoek zuen politika hautsi zuen. Leinu aldaketa ez zen omeiarren aldeko arabiarren gustukoa.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita eta sasi-anaia izandako ospea irabazteko, neguan espedizio bat antolatzea bururatu zaio. Eslaviar eta arabiarrek kontra izateaz gainera eta, aholkulariek kontrakoa esan arren, iparralderantz jo zuen.

Berak eta berarekin batera bere aldekoak ziren berbereek alde egin eta berehala, matxinada hasi zen, 1009ko otsailaren 15ean, Muhammad ibn Hishamek zuzenduta. Lehendabizikoz, amiriek al-Zahira bere jauregian sortutako sasi-gortea errautsi eta gero, Kordobaren kontrola hartu zuen. Hisham II.a kalifak bere alde abdikatzera behartu zuen eta Muhammad II.a izena hartu zuen.

Abd ar-Rahman Sanjulek berria jakin bezain pronto, Kordobako bidea hartu zuen. Baina Kordobara hurbildu ahala, armada gutxituz joan eta Abd ar-Rahmanek ikuspegia aldatu zuen. Guadalmellatotik gertu babespean zegoen monasterio batean aurkitu eta bertan hil zuten 1009ko martxoaren 3an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]