Antso II.a Garzeitz Abarka

Wikipedia(e)tik
Antso II.a Gartzez Abarka» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antso II.aren irudia (Chronicon Albeldense)

Antso II.a Garzeitz Abarka[1] (935-994ko abendua) Iruñeko erregea (970 - 994) eta Aragoiko kondea (970-994) izan zen.

Gartzea Sanoitz erregearen eta Andregoto Garindoitz erreginaren semea zen. Ama Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondearen (867-892) alaba zuen.

José Moretek Anales del Reino de Navarra liburuan esaten duenez, 987an Iruñeko erregeak San Juan de la Peña monasterioari Alastue hiribildua eman zionean, erabili zuen lehendabizikoz Nafarroako Errege titulua. Beste leku batzuetan Aragoiko lehen erregetzat edo hirugarrentzat hartzen dute.

Garai hartan, Leongo eta Nafarroako erresumetako eta Gaztelako konderriko buruzagiek familia loturak zituzten. Nafarroako monarkak Leongo Ramiro III.a adingabearen sostengu nagusia ziren.

976an Al Hakan II.a hil zenean, Hisham II.a semeak Almanzor zuen tutorea. Honek kristauen armadak mendean hartu zituen bai Torrevicenten, Soriako hegoaldean, bai Taracueñan, Burgo de Osmaren ondoan.

975ean Gormazen musulmanek Antso ere mendean hartu zuten, eta 981ean kristauek porrot latza jasan zuten Ruedan, Tordesillastik hamabi kilometrora.

Borroken bidez Almanzor mendean hartu ezinik, Antso Kordobara joan zen Almanzorrentzat opariak zeramatzala. Han sinatu zuten itunaren arabera, Antsoren alaba Urraka Almanzorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik Abderraman Antso jaio zen, gerora Hisham II.a Kordobako kalifaren hayiba izango zena. 993 urtean Gontzal semea Kordobara itzuli zen ituna bermatzera.

Ziur asko 962an Urraka Fernandez, Fernan Gonzalez eta Iruñeko Antsaren alabarekin ezkondu zen. 950 baino lehen, Urraka Fernandez Leongo Ordoño III.arekin ezkondurik egona zen eta 956an Leongo Ordoño IV.arekin ezkondu zen, baina Antsorekin ezkondu orduko banandua zen.

994an, Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioan hilobiratu zuten.

Batzuek diote Abarka goitizena XII. edo XIII. mendeetan jarri ziotela nafar erregeari.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastikaren Datutegian Gartzearen patronimikorik ez da esplizituki ageri. Gartzeitz forma beste izen batzuen azalpenean aurkitu daiteke: Eneka, Urraka, Tota edo Aratzuri. Baina Gartzeitz patronimikoa ez da inoiz dokumentatu, Garzeitz forma baizik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso II.a Garzeitz Abarka Aldatu lotura Wikidatan