Abordatzera!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abordatzera!: Donostiako kaiatik Kontxa hondartzara bidean, jai giroan.

Abordatzera! 2003 urteaz geroztik Donostiako Aste Nagusiaren baitan ospatzen den jai-ekitaldia da, Donostiako Piratak taldeak antolaturik eta bereziki gazteei zuzendurikoa, non gazteek beraiek eraikitako baltsaz Donostiako kaiatik atera eta jai giroan badia zeharkatu ondoren Kontxa hondartzan lehorreratze bat egiten den. Ekitaldia protesta moduan abiarazi zen Aste Nagusian jai herrikoiak eta partehartzaileak eskatzeko. Egun, ekitaldia Irrikitaldia izeneko jai egitarau alternatiboaren baitan dago. Abordatzera! Donostiako Udalaren onespena jasotzen joan ziren urteak aurrera egin eta jendearen parte hartzea ikusita eta 2010 urtetik jaien egitarau ofizialean sartu zen. 2011 urtean 4000 pertsonak inguru hartu zuten ekitaldian ehundaka baltsetan.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan antzeko ekitaldi bat egin zen, NATOren aurako protestaldietan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.