Donostiako portua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donostiako portua
Donostiako portua eta Urgull mendia, Euskal Herria.jpg
Donostiako portua, Urgull mendia, Jesusen Bihotzaren irudia eta Urgulleko gaztelua, 2002ko irudia.
Hiria
Herrialdea  Euskal Herria
Hiria Donostia (Parte Zaharra)
Koordenadak 43° 19′ 21″ N, 1° 59′ 19″ W / 43.32250°N,1.98861°W / 43.32250; -1.98861Koordenatuak: 43° 19′ 21″ N, 1° 59′ 19″ W / 43.32250°N,1.98861°W / 43.32250; -1.98861
Datuak
Irekia Erdi Aroa
Kudeatzailea Donostiako Kirol Portua
Jabea Donostiako Udala
Mota Arrantza, kirola
Portuaren azalera 1 km²
Amarralekuak 375
Luzera (gehienez) 14 m.
Zingoa (gutxienez) 1 m.
Irratia VHF 9 - 12

Donostiako portua Gipuzkoako hiri horretako portua da. Donostiako Parte Zaharrean dago, Urgull mendiaren oinean. Donostiako udaletxearen, Klub Nautikoaren eta Aquariumaren artean hedatzen da.

Donostiak 2004an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterrerako; eta 2009an, 13. Harrapaketei dagokienez, 2000. urtean 955.000 kilo arrain inguru bildu zuten kaian eta 2009an aldiz 913.000.

Inguruko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. menderaino debekatuta zegoen bertan etxebizitza-erakinik egitea, gauean harresi barrura erretiratu beharra baitzegoen legez. Alabaina, baimena eman ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun etxeak egin ziren. Bertako etxabeetako sotoetan daude arrantzale-sotoak (eta hainbat jatetxe, gaur egun), baita Kaimingaintxo inguruko eraikuntzaren sotoetan ere. Kaiarribako sotoetan, berriz, Donostiako arraunketa eta ur-kiroletako taldeen sotoak daude.

Era berean, portuan honako eraikinak ere badaude: Donostiako Aquariuma, Untzi Museoa (antzinako Kontsuletxearen edo Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren egoitza, garai batean donostiarrek Torrea izenez ezagututako eraikina), Arrantzaleen Lonja, San Pedro Apostoluaren kapera eta Aita Mariren omenezko monumentua. Donostiako Parte Zaharreko etxeekin mugan, antzinako harresietatik zutik geratzen den horma zati bakarra ageri da.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko moila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako portuko moiletako bat da Erdiko Moila, Portaleta parean sortzen da eta Kai Arribe alderantz luzatzen da. 1976 aldera azken 30 metroak kendu zitzaizkion. Gaur egun erdian egonagatik, garai batean kanpokoa zen, harik eta 1860 inguruan Moila Berria egin zen arte (gaur egun Klub Nautikotik Kai Arribe aldera doana, alegia).

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kontxako Bandera»

Urtero irailean Kontxako badian Kontxako Bandera izeneko estropada lehiaketa ezaguna ospatu ohi da. Horretarako portu honetan lehian dauden herri bakoitzeko zaletuak pilatu eta bertatik ontzi lehiatzaileak itsasoratu ohi dira.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kaleak eta plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako portua