Absolon Stumme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Absolon Stumme
Bizitza
Jaiotza XV. mendea
Herrialdea  Alemania
Heriotza 1510 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Absolon Stumme gotiko berantiarreko margolari alemaniar bat izan zen, 1510ean hil zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stumme ziur asko daniar jatorrikoa zen, eta nagusiki Hanburgon lan egin zuen. 1499an bere lantegian Hamburgoko Katedraleko erretaulako San Lukasen aldarea egin zuen, amaitua ikusi ez zuena, eta, beraz, bera hiltzean, lana Wilm Dedekek amaitu zuen.

Erretaula hau 1809an erretiratu eta gorde zuen Philipp Otto Runge margolari erromantikoak, eta beranduago Polonian berraurkitua izan zen. 1834an zatitan zerratua aurkitu zen, eta, beraz, gaur egun zaharberritzen ari dira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Varsoviatik Alemaniara itzuli zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stummeri eman zaio Jeseren Zuhaitza, Aieneak eta Eliasen Igokundea lanen egiletza, azken bi hauek St. Annen-Museumean daudenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goldgrund und Himmelslicht. Mittelalter in Hamburg. Hamburger Kunsthalleko katalogoa, Hamburg 1999.
  • Helmut R. Leppien: Das Leben und die Aufgaben der Hamburger Maler, in: Die Kunst des Mittelalters in Hamburg. Aufsätze zur Kulturgeschichte. Stiftung Denkmalpflege. Hamburg. ISBN 3-933374-49-9