Ací Gasconha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ací Gasconha kultura erakunde okzitaniarzale bat da, Baiona-Angelu-Biarritz eskualdean gaskoia hizkuntza ofizial izatea aldarrikatzen duena. Gaur egun Angeluko Tivoli zentroan kokatzen den Uei en Gasconha kultur-gunean du egoitza nagusia[1].

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak Baish Ador edo Behe-Aturri eskualdea (Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarra) soil-soilik euskal eskualdetzat izatearen kontra dago, haien ustez gaskoia delako eskualdeko hizkuntza tradizionala (Atlas linguistique de la Gascogne liburuan oinarrituta).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundea 1975ean sortu zuten Amics Gascons e Bearnés izena izanik. 1992an egungo izena hartu zuen. Eskualdean okzitanieraren dialektoa den gaskoiaren ezaguera bultzatu zuten, Que parlam! liburuaren bitartez.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak hainbat jarduera proposatzen dizkie kideei.

Gaskoi kurtsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaskoia ikasteko kurtsoak eskaintzen ditu astean behin, behe eta goi mailako ikasleentzat, bai Angelun eta bai Bidaxunen[2]. Kurtso hauek CFPÒC (Hizkuntza eta Kultura Okzitandarraren Lanbide Heziketa Zentroa) erakundeak bermatzen ditu[2]. Azken hamar urteetako erakaslea Miquèu Baris izan da[3].

2019/2020ko ikasturtean hamasei ikasle zituzten Angeluko kurtsoetan[3].

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak Lo Pais Gascon deitu hiruhilabetekaria argitaratzen du, bai gaskoiez bai frantsesez. Bestalde, astero urritik ekainera Deu Baish Ador enlà! deitu 45 minutuko irratsaioa ekoizten dute, eta Gure Irratian zein Radio Pais irrati okzitandarrean hedatzen da[4].

Literatur lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaskoi idatzia bultzatzeko xedez Calam literatur lehiaketa antolatzen dute urtero Ostau Bearnés eta Civada elkarteekin batera[5][6]. 2020ko lehiaketa 25. edizioa izan da[6]. Gazteen zein helduen sailak ditu, eta honako bost kategoriak: Angeluko herriaren saria, Baionako poesia saria, Baiona-Aturriko Gaskoi Akademiaren Pierre Rectoran saria, Lo congrésen saria eta Tarnose herriko Itxaropenaren saria[5].

Abesbatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Votz d'Aci abesbatza astean behin elkartzen da Jean Pierre Brisseten zuzendaritzapean. Gaur egun hogei kide ditu eta elkarteak antolatu ekitaldietan kantatzen dute, besteak beste. Gaskoiez, frantsesez eta okzitanierako beste dialektoetan abesten dute, eta haien errepertorioa kanta elizkoiez zein herrikoiez osatua da[5].

Los pingorlats gizonezkoen abesbatza ere astean behin batzen da, eta berriki CD bat ere atera dute.

Dantza taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea astean behin batzen da Maite Maisonnaven zuzendaritzapean. Gaskoiniako dantza tradizionalak lantzen dituzte, besteak beste rondèu edo branle deitu dantzak[5]. Elkarteak antolatu ekitaldietan edo Angeluko bestetan dantzatzen dute, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) ANGLET+33 5 59 03 34 78, Espace culturel Uei en GasconhaCentre culturel Tivoli27 rue d’Euskadi64600 «Espace culturel Uei en Gasconha» Office de tourisme d'Anglet . Noiz kontsultatua: 2020-01-12.
  2. a b (Okzitanieraz) «Los cors setmanèrs d'occitan | CFPÒC Nouvelle-Aquitaine» CFPÒC Nouvelle Aquitaine . Noiz kontsultatua: 2020-01-12.
  3. a b (Frantsesez) (PDF) L'attrait de la langue. Anglet magazine 148, 32-33.or.
  4. (Frantsesez) «EMISSIONS RÀDIO PAÍS» Site de radiopais ! . Noiz kontsultatua: 2020-01-12.
  5. a b c d «ACI GASCONHA Baish Ador» acigasconha.asso.fr . Noiz kontsultatua: 2020-01-12.
  6. a b (Frantsesez) «Calams Bearnés» ostaubearnes . Noiz kontsultatua: 2020-01-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]