Bidaxune

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bidaxune
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Kale nagusia bidaxune 0001.JPG
Herriko kale nagusia
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Bidache
Auzapeza Michel Dallemane (2014-2020)
Posta kodea 64520
INSEE kodea 64123
Herritarra bidaxundar
Kokapena
Koordenatuak 43° 29′ 00″ N, 1° 08′ 29″ W / 43.483333333333°N,1.1413888888889°W / 43.483333333333; -1.1413888888889Koordenatuak: 43° 29′ 00″ N, 1° 08′ 29″ W / 43.483333333333°N,1.1413888888889°W / 43.483333333333; -1.1413888888889
Bidaxune hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Bidaxune
Bidaxune
Bidaxune (Nafarroa Beherea)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 30,43 km2
Garaiera (0-160) metro
Distantzia 54 km Donibane Garazira
Demografia
Biztanleria 1.327 biztanle (2013)
Dentsitatea 43,61 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 23,02
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 63,86
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74,41 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,02 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,95 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 15,25 (2010)
Euskararen erabilera

1,36 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.bidache.net/


Bidaxune Nafarroa Behereko udalerria da eta Bidaxuneko kantonamenduko burua da. Nafarroa Behereko Agramont eskualdean dago kokaturik. Bere frantsesezko eta gaskoierazko izenak Bidache eta Bidaishe dira hurrenez hurren. 2013. urtean 1.327 biztanle zituen.

Bertan dago kokatuta Agramondarren gaztelua. Bidaxune kantonamendua eta beste lau herri Agramondarren dukerriko parte izan ziren, eta Bidaxune bera printzerri subiranoa 1570etik (Antonio I.a jauna zenean) XVIII. mendeko amaiera arte.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxune euskarazko toponimoa bide eta haitz hitzen lotunea izan daiteke. Frantsesezko Bidache[2] itxura hauek izan ditu: Vidaxen eta Vidayxon (1312 eta 1329 hurrenez hurren, Comptos Ganberaren paperak[3]), Bidaxen (1489, Paueko notarioak[4]) eta Bidasche (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).

Gaskoieraz Bidàishen da eta bertakoak Bidaishot. Aragoieraz, berriz, Bidaxon du izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[5], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barta
  • Hiri
  • Le Mèche
  • Bourdettes
  • Amikuze

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bidaxuneko printzerria»

XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[6][7].

XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxuneko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Alkatea Alderdia
1995-2001 Jean-Jacques Lasserre UDF-MoDem
2001-2008 Michel Dallemane
2008-2014 Michel Dallemane

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[6]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[8], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.

Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:

« Que vas entà Bidàishen ? Pòt de graish. Que vas entà Bardòs ? Shuca aqueth òs.  »

Euskaraz, literalki:

« Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau.  »

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak eskola publikoa eta haur-eskola ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaxundar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3.   Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea .
  4. Paueko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Sandre datu-basea
  6. a b Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
  7. Principauté de Bidache
  8. Bidaxuneko historia
  9. Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
  10. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  11. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  12. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  13. Mérimée datu-basea: judu hilerria
  14. Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
  15. Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
  16. Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
  17. Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
  18. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  19. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  20. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  21. Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
  22. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  23. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  24. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  25. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  26. Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
  27. Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
  28. Mérimée datu-basea: Agramondarren eihera
  29. Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  30. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  31. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  32. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  33. Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaxune Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa