Acariformes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Acariformes
Trombidium holosericeum (aka).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
Goiordena Acariformes
Zakhvatkin, 1952
Ordenak

Acariformes akaroen barruko bi superordenen arteko handiena eta anitzena da. Gaur egun 351 familia eta 32.000 espezie deskribatu dira, baina estimatzen da 440.000tik 929.000 espezie daudela, deskribatu gabeko espezieak barne.

Dibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcoptifomes ordenaren barrukoek janari solidoa jaten dute. Batez ere belarjaleak, onddojaleak eta detritiboroak dira. Astigmatinaren barruko Psoroptidia familiakoak ornodunekin eta habiak egiten dituzten intsektuekin asoziatuak daude. Hauen barruan daude ondo ezagutzen diren hautsaren akaroak, zarakar akaroak, bildutako produktuen akaroak edo larruaren akaroak. Talde hauen artean duaden harremanak oraindik ezezagunak dira, eta sailkapena eztabaidatua da. Badirudi Oribatida taldea bitan zatitu behar dela.

Trombidiformes ordenekoak landareen parasitoak izan ohi dira, eta ekonomia kalte handiak eragiten dituzte. Akaroen artean landare peste handienak sortzen dituzten gehienak Trombidiformes barrukoak dira, Tetranychidae eta Eroiophyidae bezala. Espezie batzuk predatzaileak dira, beste batzuk onddojaleak eta badira ere animalien parasitoak. Trombidiidae familiako akaroak aske bizi dira.

Oribatida taldekoak alkaloide iturri bat dira Oophaga pumilio bezalako igel pozoitsuetan. Igel horiek euren dietan akaro hauekin hazten ez badira, ez dira hain pozoitsuak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Saporito, Ralph A.; Donnelly, Maureen A.; Norton, Roy A.; Garraffo, H. Martin; Spande, Thomas F.; Daly, John W. (2007-05-22) «Oribatid mites as a major dietary source for alkaloids in poison frogs» Proceedings of the National Academy of Sciences (21): 8885–8890 doi:10.1073/pnas.0702851104 ISSN 0027-8424 PMID 17502597 PMC PMC1885597 . Noiz kontsultatua: 2017-01-29.