Ad nauseam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ad nauseam latinezko esaldia da, zeozer edo eztabaida bat goragale edo nazka sorrarazi arteraino jarraitzen denean aipatu ohi da. Adibidez: "Gai hau ad nauseam eztabaidatu da", gaia hainbeste eztabaidatu denez jendea gaiarekin gogaitu edo nazkatu egin da.

Argumentum ad nauseam delakoa enuntziatu bat errepikatu eta errepikatu hala sortzen den gezurretazko froga da. Iruzur logiko hau ohituraz politikari eta erretorikoek erabili ohi dute, eta hiriko kondairak indarberritzeko mekanismoetako bat ere bada. Bere muturreko erabileran "burmuin garbiketa" esalmodeari lotzen zaio.