Ada Kariakoa
Ada Kariakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Muğla (en) , K.a. IV. mendea |
Heriotza | Halikarnaso, K.a. 326 ( urte) |
Familia | |
Aita | Hecatomnus |
Ezkontidea(k) | Idrieus (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Hecatomnids (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa eta satrapa |
Ada Kariakoa (¿Muğla, Turkia, Kristo aurreko IV. mendea – Halikarnaso, Turkia, K.a. 326)[1] Kariako satrapa (gobernaria) izan zen K.a. 344tik K.a. 340ra eta K.a. 334tik K.a. 326ra.[2][3][4][5][6][7][8]
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ada Hekatomnoren alaba izan zen, Kariako satrapen Hekatomnida dinastiaren sortzailea. Aita ez ezik, kargu horretan Mausolo neba nagusia, Artemisia II.a Kariakoa arreba (eta Mausoloren emaztea) eta Hidrieo neba/senarra ere egon ziren. Mausolok botere kariarra hedatu zuen, Artemisiak ziurtatu egin zuen eta Kariaren ospea handitzen jarraitu zuen Hidrieok. Hala ere, Adari satrapia utzi zionean hanka sartze bat egin zuen, Pixodaro anaia gazteenari ez uztean, hark iraintzat hartu zuen eta.
Gerra zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aldeek elkarren aurka borrokan hasi ziren, eta K. a. 340an, Pixodarok Halikarnaso hiriburuaren kontrola lortu zuen. Hala ere, Adak herrialdeko beste leku batzuetako babesa jasotzen zuen artean, eta Alinda herriko gotorlekua bereganatu zuen. Dario III.a erregeak Orontobates izeneko persiar noble bat bidali zuen Susatik, satrapiaren ardura hartzeko. Pixodaroren alaba batekin ezkonduta zegoen. Ez dakigu noiztik, baina baliteke K. a. 334 baino lehenagotik izatea. Pixodaro suhirik gabe hil izan balitz, Dariorentzat satrapia ahularen arazoak konpontzeko errazena Ada errekonozitzea izango zen. Hala egin ez izanak pentsarazten du Orontobates jada familian sartua zela, eta, beraz, kargua erreklamatzeko aukera ere izan zuela.
Aliantza Alexandro Handiarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte berean, mazedoniar Alexandro Handiak Asia Txikia inbaditu zuen. Kariara iristean, Adaren bisita jaso zuen. Adak laguntza eskatu zion satrapia berreskuratzeko, artean borrokan mantentzen ziren eskualde batzuk menperatzeko bere laguntzaren truke. Pentsatzekoa da Hekatomnoren oinordekoak nolabaiteko aginpidea izango zuela tokiko aristokrata setatien gain, ezarritako botere berriarekin. Alexandrok onartu egin zuen tratua, eta Adak mazedoniarra semetzat hartu zuen formalki. Ada berriz ere satrapa izendatu zuten. Zoritxarrez, Halikarnaso berreskuratu beharra zeukan, eta hori ez zen batere lan erraza. Bere hormak Mausolok eraiki zituen, asmatu berriak ziren katapulten aurka. Gainera, mertzenario greziarrek defendatzen zuten, jeneral bikain baten gidaritzapean, Rodasko Memnonen agindupean. Denborarekin, hiriak amore eman zuen. Gotorlekuaren setioan Ada bera izan zen buru, Alexandrok ekialderantz jarraitu behar izan baitzuen. Handik urtebetera errenditu zen. Ez dakigu Orontobatesekin zer gertatu zen.
Hortik aurrera kariar Adaren arrastoa galdu egiten da, nahiz eta dirudienez K. a. 326 urtera arte satrapiaren buru egon zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ada, Itsaspeko Arkeologiako Bodrum Museoaren ustezko eskeletoa
-
Ada berreraikia, Bodrum museoa. 1,62 metroko altuera zuen, eta 40 urte inguru hil zenean.
-
Wreath de Ada, Itsaspeko Arkeologiako Bodrum Museoa
-
Printzesa kariarrari eskainitako gela, Bodrum museoan.
-
Printzesak sarkofagoan erabilitako bitxiak.
-
Printzesak sarkofagoan eramandako bitxiak.
-
Hildakoaren burua berreraikia, 40 urte ingururekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Gardner, Percy. (1918). A History of Ancient Coinage, 700-300 B.C.. Clarendon Press (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ (Katalanez) Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. 2024-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Fabre-Serris, Jacqueline; Keith, Alison. (2015-12-15). Women and War in Antiquity. JHU Press ISBN 978-1-4214-1762-2. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Cadwallader, Alan H.; Trainor, Michael. (2011-12-07). Colossae in Space and Time: Linking to an Ancient City. Vandenhoeck & Ruprecht ISBN 978-3-647-53397-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Carney, Elizabeth D.; Müller, Sabine. (2020-11-09). The Routledge Companion to Women and Monarchy in the Ancient Mediterranean World. Routledge ISBN 978-0-429-78398-2. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) McNicoll, Anthony; Milner, N. P.. (1997). Hellenistic Fortifications from the Aegean to the Euphrates. Clarendon Press ISBN 978-0-19-813228-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ Sears, Matthew A.. (2014). «Alexander and Ada Reconsidered» Classical Philology 109 (3): 211–221. doi: . ISSN 0009-837X. (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
- ↑ «Strabo, Geography, Book 14, chapter 2, section 17» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ADA Livius.org (ingelesez)