Adalgisa Ximenes
| Adalgisa Ximenes | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Dili, 1968ko martxoaren 13a (57 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Fretilin | ||
Adalgisa Maria Soares Ximenes (Dili, 1968ko martxoaren 13a) timortar diplomazialaria eta politikari ohia da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dilin jaio zen eta Viquequen egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. Malangeko (Indonesia) Brawijaya unibertsitatean lizentziatu zen eta Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean graduondoko ikasketak egin zituen. 2001ean Ekialdeko Timorko parlamentura hautatu zuten Fretilin alderdiko kide gisa, eta 2007ra arte egon zen karguan. Parlamenturako hautatua izan aurretik, CARE International erakuneko administratzaile eta, ondoren, proiektuko arduradun gisa aritu zen. Diputatu izan zen bitartean, Osasun eta Lan Batzorde Iraunkorreko presidente izan zen[1].
2009tik 2010era, Ekialdeko Timorko Haurren Eskubideen Batzorde Nazionaleko buru izan zen[2].
2016an, Ekialdeko Timorko enbaxadore izendatu zuten Hego Korean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Constituent Assembly winners names and parties» Back Door Newsletter on East Timor (kontsulta data: 2017-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Timor-Leste establishes National Commission for Children» UNICEF 2009-09-29 (kontsulta data: 2017-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Park formally appoints new ambassador to Japan» The Korea Times 2016-07-01 (kontsulta data: 2024-04-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Ekialdeko Timorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |