Dili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dili
Dili
Díli
hiri
Dili and Atauro Island.jpg
Administrazioa
Herrialdea Ekialdeko Timor
Municipality of East TimorDili municipality
Izen ofiziala Dili
Díli
Jatorrizko izena Dili
Díli
Geografia
Koordenatuak 8° 33′ 31″ S, 125° 34′ 25″ E / 8.5586°S,125.5736°E / -8.5586; 125.5736Koordenatuak: 8° 33′ 31″ S, 125° 34′ 25″ E / 8.5586°S,125.5736°E / -8.5586; 125.5736
Azalera 48268 km²
Altuera 11 m
Demografia
Biztanleria 222.323 bizt. (2015)
Dentsitatea 4,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1520 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Coimbra, Darwin, Lisboa, Canberra eta Sydney

Dili[1] (portugesez: Díli) Ekialdeko Timorko hiriburu eta hiri nagusia da. Timor uharteko iparraldeko kostaldean dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabanako klima (Aw) dauka, Köppen sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Dili, 1914–1963)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36.0 35.5 36.6 36.0 35.7 36.5 34.1 35.0 34.0 34.5 36.0 35.5 36.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.3 31.1 31.2 31.5 31.3 30.7 30.2 30.1 30.3 30.5 31.4 31.1 30.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 27.7 27.6 27.4 27.4 27.0 26.8 25.5 25.1 25.4 26.0 27.2 27.4 26.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.1 24.1 23.5 23.5 22.8 21.9 20.8 20.1 20.5 21.5 23.0 23.6 22.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 19.0 16.2 16.5 18.2 13.2 14.5 12.4 11.8 13.4 16.1 18.0 16.7 11.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 139.5 138.7 132.7 104.3 74.9 58.4 20.1 12.1 9.0 12.8 61.4 144.9 908.8
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 13 13 11 9 6 4 3 1 1 2 6 11 80
Eguzki orduak 189.1 161.0 235.6 234.0 266.6 246.0 272.8 291.4 288.0 297.6 270.0 220.1 2972.2
Hezetasuna (%) 80 82 80 77 75 72 71 70 71 72 73 77 75
Iturria: Deutscher Wetterdienst[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugesek sortu zuten Dili hiria 1520. urtean. 1769. urtean Timor Portugesa herrialdeko hiriburu izendatu zuten, Lifau ordezkatuz; izan ere, holandarrek sarri erasotzen zuten gaur egun Oecusse enklabea den lurraldean zegoen lehengo Lifau hiriburua.

Bigarren Mundu Gerran japoniarrek euren menpe hartu zuten Dili hiria. Bestalde, 1975. urteko azaroko 28an Ekialdeko Timorrek aldebakarreko independentzia-aldarrikapena egin zuen, Portugaldik askatuz. Edozein modutan ere, handik egun batzuetara, abenduaren 7an Indonesiako armadak Dili hartu zuen. Ondorioz, 1976. urteko uztailaren 17an Indonesiak Ekialdeko Timor osoa inbaditu eta beretu zuen, lurraldeari Timor Timur izena emanez; Dili zen lurraldeko hiriburua. Hala ere, 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak Ekialdeko Timorren, 1991. urtean Diliko sarraskia gertatu zen, eta orduan hasi zen Ekialdeko Timor nazioarteko babesa hartzen. 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen; maiatzaren 20an Dili estatu berriko hiriburu izendatu zuten.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dili hiria Dili udalerriko hiriburua da; besteak beste, Atauro uhartea eta Dili ondoko beste hiri batzuk daude udalerrian. Hiria hogeita sei sukotan (suco) banatuta dago; horietatik hemezortzi hiri-eremukoak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilin dago Ekialdeko Timorko porturik handiena; merkataritza-gune garrantzitsuena ere Dilin dago.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portuaz gain, merkataritzarako eta helburu militarretarako Nicolau Lobato aireportua dago Dilin.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]