Aderounmu Adejumoke
Aderounmu Adejumoke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abeokuta (en) , 1984ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Nigeria |
Lehen hizkuntza | jorubera |
Heriotza | 2024ko apirilaren 7a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Obafemi Awolowo University (en) Artean graduatu : nazioarteko harremanak CinéFabrique |
Hizkuntzak | ingelesa jorubera Nigerian Pidgin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Aderounmu Adejumoke (Abeokuta, 1984ko martxoaren 26a – 2024ko apirilaren 8a) nigeriar aktorea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ogun estatuko Abeokuta hirian jaio zen 1984ko martxoaren 26an[1][2]. Nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Obafemi Awolowo unibertsitatean, eta gero urtebeteko zerbitzu nazionalean egon zen Gombe estatuan[1]. 2017an, Frantziako Lyongo La CinéFabrique ziurtagiria lortu zuen Ford Fundazioaren diru-laguntza bat irabazi ostean[1].
2008an Arugba filmerako entzunaldi egin ostean hasi zen profesionalki antzezten[2]. 2016an ospea lortu zuen Esther antzezteagatik Jenifa's Diary telesailean[3]. Guztira, ingelesezko eta joruberazko 10 film eta telesail baino gehiagotan parte hartu zuen. 2012tik 2015era, Concert Radion lan egin zuen[4].
Ez zen inoiz ezkondu[2]. 2024ko apirilaren 8an hil zen, 40 urte zituela[5].
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016: MayaAfrica Awards 4.0 Face Of Nollywood
- 2017: Scream Awards New Face Of Nollywood
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2008 | Arrugba | |
Patriots | ||
2009 | The Unwritten 1&2 | |
2013 | Wings of My Dreams | |
Alakada 2 | Jummy Adams | |
2014 | Dazzling Mirage | Yejide |
2015 | The Ex | |
2016 | Jenifa's Diary | Esther |
2017 | Industreet | Kelechi |
2018 | Kayanmata | emakume gaztea |
2021 | Gone | |
La femme Anjola |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c (Ingelesez) «Aderounmu Adejumoke» Manpower Nigeria (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ a b c (Ingelesez) Lanre-Aremu, Kemi. «My stature prevents me from getting roles — Jumoke Aderounmu» Punch 2016-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «RMD, Gideon Okeke, Mike Ezurounye, Taiwo Ajai-Lycett, Others at Funmi Holders’ ‘The Grudge’ Movie Premiere» OnoBello 2016-10-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-10-31) (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Awodipe, Tobi. «Consistency, hard work and talent have brought me where I am today – Adejumoke Aderounmun» The Guardian 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Damilola A. «Jenifa’s Diary Actress, Adejumoke Aderounmu Is Dead» Okay.ng 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).