Adolfo Frederiko Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolfo Frederiko Suediakoa
Adolph Frederick of Sweden c 1751 by Gustaf Lundberg & Jakob Björck.jpg
Suediako monarka

1751ko martxoaren 25a - 1771ko otsailaren 12a
Frederiko I.a Suediakoa - Gustavo III.a Suediakoa
Lübeckeko printze-apezpiku

1727 - 1750
Charles Augustus of Holstein-Gottorp (en) Itzuli - Frederick August I, Duke of Oldenburg (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Gottorf Castle (en) Itzuli1710eko maiatzaren 14a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Stockholm1771ko otsailaren 12a (60 urte)
Hobiratze lekua Riddarholmen eliza
Familia
Aita Christian August of Holstein-Gottorp, Prince of Eutin
Ama Margravine Albertine Friederike of Baden-Durlach
Ezkontidea(k) Louisa Ulrika of Prussia (en) Itzuli  (1744ko abuztuaren 29a -  1771ko otsailaren 12a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Holstein-Gottorp in Sweden (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Irakaslea(k) Adam Heinrich Lackmann (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Adolfo Frederiko Suediakoa (suedieraz: Adolf Fredrik, alemanez: Adolf Friedrich; Gottorp, Schleswigeko Dukerria, 1710eko maiatzaren 14a - Stockholm, 1771ko otsailaren 12a) Suediako erregea izan zen 1751tik 1771ra. Christian Augusto Holstein-Gottorpekoa, Eutingo Printzea eta Albertina Frederika Baden-Durlachekoaren semea izan zen. Bere amaren aldetik Suediako errege dinastien ondorengoa zen. 1727tik 1750era Lübeckeko printze-apezpikua izan zen. 1743an, Kapelaren Alderdiak Suediako printze oinordeko aukeratu zuen eta 1751ko martxoaren 15ean errege bihurtu zen Frederiko I.a Suediakoa hil ondoren. Errege ahula izan zen eta botere eraginkorra Riksdagen eskuetan egon zen. Barne bake-aldi luzea izan zen erresuman, baina ekonomia gelditu egin zen. Prentsa askatasunari buruzko lege bat ere onartu zen. Luisa Ulrika Prusiakoa printzesarekin ezkondu zen eta Gustavo III.a Suediakoa eta Karlos XIII.a Suediakoa erregeen aita izan zen.