Adur Etxezarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adur Etxezarreta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdur Etxezarreta Rezola
JaiotzaDonostia1996ko urtarrilaren 27a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

Adur Etxezarreta Rezola (Areso, 1996ko urtarrilaren 27a) nafar alpetar eskiatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urterekin hasi zen eskiatzen Nafarroako Eski Klubean. Gurasoekin eskiatzen hasi zen Frantziako Luz Ardiden estazioan, urtero neguan hiruzpalau asteburu joaten baitziren.[1] Hamalau urte zituela Sierra Nevadako Teknifikazio Zentrora joan zen. 2016an Neguko Kiroletako Espainiako Errege Federazioko talde nazionaleko kide hautatu zuten. Jaitsieran eta Super erraldoian espezializatu zen.[2]

2012ko urtarriletik trial azkarrean espezialista, 2017ko abenduaren 21ean supererraldoi modalitatean egin zuen debuta Europako Kopan, Reiteralmen (Austria). Bertan ez zuen trialekoa osatu. 2019ko Munduko Txapelketan (40.a jaitsieran, ez zuen supererraldoia osatu) eta 2019ko azaroaren 30ean Munduko Eski Alpetarreko Kopan, Lake Louiseko jaitsieran (53.a) parte hartu zuen. 2021eko Cortina d'Ampezzoko Munduko Txapelketan ez zuen jaitsierarik eta supererraldoirik osatu.

2022ko urtarrilaren 14an, bere lehen podiuma erdietsi zuen Europako Kopan (2.a). Tarvisioko jaitsieran 3300 metro egiteko 1:47.71ko denbora egin zuen.[2] Urte berean, Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Barbero, Alberto R.. (2022/01/22). «Adur Etxezarreta, descenso... al podio: "Se mezclan adrenalina e inestabilidad"» Marca (Madril): VI..
  2. a b (Gaztelaniaz) Imbuluzqueta, Adur Etxezarreta: “Ya está. Lograr el podio fue quitarme peso de encima, una liberación”. (2022/01/16). Diario de Navarra (Iruñea).
  3. Ugartemendia, Unai. (2022-02-01). «Azken lasterketetan erakutsitako maila erakutsi nahi dut Pekinen ere» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.