Aegnor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Aegnor, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Elfo bat da, Noldor elfo leinuko printzea, Finarfin eta Eärwenen semeetako bat eta Finrod, Orodreth, Galadriel eta Angroden anaia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zen Valinorren geratu bere aitarekin, baizik eta bere anaia Finrodekin abiatu zela Erdialdeko Lurraldera, Feänorrekin zina egin bait zuen Melkorren aurka. Han, Finroden basailu eta Dorthonion feudoko jauna izan zen bere anaia Angrodekin batera. Dagor Bragollach izeneko guduan hil zen

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak, "eroritako sua" esan nahi du, eta quenyazko bere izena zen Aikanar edo Aikanaroren (su basatia) sindarinerako egokitze bat da. Neurri batean, izen profetiko bat zen, gerlaririk ausartenetako bat izatearen ospea lortu bait zuen, orkoek beldur handia ziotelarik: haserrean edo borrokan, bere begien argiak, sugar bat zirudien, hortik kanpora, izpiritu noble eta eskuzabal bat zen arren. Baina, bere gaztaroaren lehen egunetan, argi sutsu hura ikus zitekeen, eta oso ez ohiko ilea zuen, bere anai eta arrebarenak bezala hori kolorekoak, baina indartsuak eta gogorrak, burutik sugarrak bezala irtetzen zitzaizkionak.