Aerococcus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aerococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaAerococcaceae
Generoa Aerococcus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Aerococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko horiek sarritan tetradetan pilatzen dira, hots, lauko taldeetan. Bakterio laktikoen taldean sailkatzen dira, glukosa hartzitzen dutenean azido laktiko sortzen dutelako (hartzidura homolaktikoa egin ohi dute).

1953an isolatu ziren lehenbizikoz Aerococcus generoko bakterioak, airezko laginetan (hortik izena) [1]. Katalasa negatiboak dira.

Hasiera batean Aerococcus ez bazen inongo patologiarik lotzen, azken urteotan garrantzi klinikoa hartu dute genero honetako bi espeziek: Aerococcus urinae eta Aerococcus sanguinicola. Biek ala biek gernu-aparatuaren infekzioak eta endokarditisaren eragileak dira [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Williams, R. E. O.; Hirch, A.; Cowan, S. T. (1953-06-01) Aerococcus, a New Bacterial Genus Journal of General Microbiology. 8 (3): 475–480
  2. Rassmussen, M.Aerococcus: an increasingly acknowledged human pathogen Clinical Microbiology and Infection (2016)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]