Afrika Korps
| Afrika Korps | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | expeditionary force (en) |
| Sorrera | 1941 |
| Deuseztatzea | 1943 |
| Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
| Adarra | Heer |
| Egoitza nagusia | Tripoli |
| Gerrak eta guduak | |
| Bigarren Mundu Gerra | |
Deutsches Afrika Korps (DAK) Bigarren Mundu Gerran zehar italiar gudarosteari laguntzeko asmoz 1941an Afrikako iparraldera bidalitako alemaniar indar militarrak izan ziren.
Buruzagitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indar hauen komandantea Erwin Rommel zen, "Basamortuko Azeria" (alemanez: Wüstenfuchs) ezizenaz ezagunagoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tropa hauek oso ondo prestatuta egon ziren. Horrela, hasieran aurrera egin zuten etengabe, eta Hitlerrek sekulako konfiantza jarri zuen haiengan. Hala ere, baliabideren eskasia inposatu zen eta El-Alameingo guduan galtzaile atera eta gero haien plangintza deuseztatu zen: gudaroste aliatuak aurrea hartu zuten Ipar Afrikako Kanpainan eta Afrika Korpsak Tunisiatik alde egin behar izan zuten Italiarantz.
Portaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portaera bikaina izan zuen, egoera kaskarrean britainiar indarren aurka borrokatuz. Azkenik, 1942ko urriaren 23an Bernard Montgomery jeneralaren agindupeko indarrek bigarrengo El-Alameingo guduan garaitu zituzten, gudarostearen dekadentzia ekarriz.
