Tripoli
Tripoli طرابلس | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Libia | |
Izen ofiziala | طرابلس | |
Jatorrizko izena | طرابلس | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°52′31″N 13°11′15″E / 32.87519°N 13.18746°E | |
Azalera | 3.127 km² | |
Altuera | 81 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.293.016 (2020ko urtarrilaren 1a) 0 (2020) | |
Dentsitatea | 414 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | K.a. VII. mendea | |
Telefono aurrizkia | 21 | |
Ordu eremua | UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Aljer, Bogota, Beirut, Belo Horizonte, Dubai, Taxkent, Madril, Sarajevo, Kiev eta Dubai | |
Hizkuntza ofiziala | arabiera | |
tripoli.info |
- Artikulu hau Libiako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tripoli (argipena)».
Tripoli[1][2] (arabieraz: طرابلس, Ṭarābulus) Libiako hiriburua da, herrialdearen ipar-mendebaldean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean. Gaur egun herrialde hartako hiri garrantzitsuena da, eta Tripolin dute egoitza Libiako Gobernu Zentralak eta Administrazioak.
2.000.000 biztanle inguru ditu, eta Afrikako bizi mailarik gorenetakoa ere bai.
Libiako kostaldeko oasi handiena da, eta nekazaritza produktuen (barazkiak, laboreak, fruitu arbolak, tabakoa) merkataritzagune garrantzitsuena (portua, errepidea, burdinbidea, aireportua). Arrantzak eta industriak ere (tabakogintza, petrolio findegiak, janari industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua ere baditu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Tripoli) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17.9 | 19.1 | 20.7 | 23.7 | 27.1 | 30.4 | 31.7 | 32.6 | 31.0 | 27.7 | 23.3 | 19.3 | 25.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.9 | 9.5 | 11.2 | 13.7 | 16.7 | 20.1 | 21.7 | 22.7 | 21.4 | 18.0 | 13.4 | 9.9 | 15.6 |
Euria (mm) | 62.1 | 32.2 | 29.6 | 14.3 | 4.6 | 1.3 | 0.7 | 0.1 | 16.7 | 46.6 | 58.2 | 67.5 | 333.9 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 9.4 | 6.4 | 5.8 | 3.3 | 1.5 | 0.6 | 0.2 | 0.0 | 2.3 | 6.8 | 6.9 | 9.1 | 52.3 |
Iturria: World Meteorological Organization[3] |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentuei dagokienez. aipagarriak dira K.a. 163. urteko Marko Aurelioren marmolezko atea, XVI. mendeko gaztelua, 1736. urteko Karamanli meskita, 1883ko Gurgi meskita eta Erregearen jauregi modernoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oea izena zuen antzina eta feniziar kolonia izan zen. Kartagotarren mendean egon zen. Hirugarren Gerra Punikoaren ostean, Erromatar Inperioak bereganatu zuen, eta Afrikako hiribururik garrantzitsuena izan zen eurentzat. Ondorem, bandaloek konkistatu zuten. Bizantziarrak nagusitu ziren gero, eta hiria gotortu zuten. 643. urtean musulmanek inbaditu zuten. Hafsitar dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen eta 1510-1530 urteetan espainiarren mende egon zen. 1530-1551 urteetan Maltako Zaldunek konkistatu zuten eta 1551. urtean turkiarrek. Harrezkero baja batek gobernatutako berberiar erresuma bateko hiriburu eta piraten babesleku bihurtu zen. 1911. urtean italiarrek okupatu zuten, eta hiriko ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen itsas bazterrean eraikitako portu berriari esker. 1941-1943 urteetako Libiako kanpainaren garaian Ardatzaren base izan zen, eta 1943-1951 urteetan britainiarren mende egon zen. 1992. urtean, Libiak Pan Am eta UTA konpainiako hegazkinen kontrako atentatua egin zutenei laguntza eman zielako aitzakipean, Estatu Batuetako hegazkinek bonbardatu zuten hiria eta, besteak beste, Muammar al Kadafi lehendakariaren alaba-orde bat hil zuten.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tripoli ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ World Meteorological Organization. Weather Information for Tripoli. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]