Agesilao II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Agesilao II.a edo Agesilaos II.a (antzinako grezieraz Ἀγησιλάος, K. a. 444-K. a. 358) Espartako errege bat eta bertako armadaren komandantea izan zen Espartar nagusitasuna deritzon garaiaren zatirik gehienean (K. a. 404-K. a. 371), Euripontidas familiakoa, eta K. a. 398tik hil zen arte gobernatu zuen. Tronua Lisandro Espartakoaren laguntzarekin lortu zuen, Persiaren aurka borrokan ari zen bitartean. Tebas, Atenas, Korinto eta Argos aliatuak garaitu zituen Korintoko gerran (K. a. 395-K. a. 387), Grezia erdialdean lurralde zati bat eta persiar flotaren aurkako gudu bat galdu zituen arren K. a. 394an. Beoziar Liga desegin zuen, baina Beoziar Konfederazioaren aurkako (K. a. 371) eta Tebasen aurkako (K. a. 370-K. a. 361) guduek espartar nagusitasunarekin amaitu zuten. Bere garaiko buruzagi militarrik handienetako bat izan zen, eta bere zintzotasun eta ausardiagatik ospetsua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agesilaok iliriarrak kanporatzen ditu Epirotik.

Arkidamo II.a eta Eupoliaren seme txikia eta Agis II.a erregearen anaiordea zen. Lisandroren laguntza jaso zuen bere iloba Leotikidas tronutik baztertzeko, Agisen semea zena, Agesilaok legitimitaterik gabetzat adierazi zuena, Altzibiadesen semea zela susmatzen baitzuen.

Tronuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agisen ondorengo bihurtu zen K. a. 398an, eta Agiada familiako Pausanias Espartakoa (K. a. 398-K. a. 395), Agesipolis I.a (K. a. 398-K. a. 380), Kleonbroto II.a (K. a. 380-K. a. 371), Agesipolis II.a (K. a. 371-K. a. 370) eta Kleomenes II.arekin (K. a. 370-K. a. 361) batera gobernatu zuen.

Agesilaoren arrakasta, neurri batean Lisandrogatik zuen eispnelas edo maitasun pederastikoaren ondorio izan zen, nork Agesilaogan bere anbizio politikoentzako tresna bat topatzea espero zuen. Itxaropen hau, baina, zapuztu egin zitzaion Lisandrori, Agesilaoren goranzko botereak bere erorketa eragin baitzuen.

Kanpaina militarra Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agesilao Espartako tronura iritsi eta gutxira, Asiatik persiar erregea Espartak itsasoan zuen nagusitasuna desafiatuko zuen armada bat sortzen ari zenaren berriak iritsi ziren. Lisandrok konbentzitua, Agesilaok Asiara armada bat zuzentzea erabaki zuen persiarrak erreprimitu eta Joniako greziar polis edo hiri-estatuen independentzia bermatzeko, Lisandroren bezero izatera pasa zirenak. Agesilaok espartar asanbladari 30 ofizial espartiata, 2000 neodamode (botu eskubidea zuten ilotak) eta 6.000 aliatu eskatu zizkion. Armada joniar kostaldeko Efesora K. a. 396an iritsi zen. Ordutik aurrera Agesilaok gatazka bat izan zuen Lisandrorekin, tokikoek berotasun handiz hartu zutena, bere herrentasun nabarmena alde batera utziz, baita gastatutako bere arropak ere. Kaltea konpontzeko ahalegin batean, Lisandro Espitridates persiar printzearen errebeldeekin aliantza bat egiteko misiora bidalia izan zen, greziarrei batu zitzaiena 200 zalduneko armada batekin.

Bitartean, Tisafernes satrapa persiarrak kontu handiz bildu zuen bere armada. Denbora irabazteko, Agesilaorekin joniar hirien estatutuari buruz negoziatzen aritu zen. Negoziaketak bertan behera geratu ziren Tisafernesek gerrarako prestakuntza guztiak amaitu zituenean, baina Agesilao lehendabizi mugitu zen. Kariara joateko itxura eginez, Tisafernesek harantz eraman zuen bere armada, eta ondoren itzuli eta Frigia inbaditu zuen, Farnabazoren erresuma. Jarraian Efesora iritsi zen, non frigiar gatibuak eta hauen arropak bakoitza bere aldetik saldu zituen. Agesilao bere hurrengo kanpainarako prestatzen ari zen bitartean, efesoarrak bildu zituen gerrarako. Agesilaok efesoar nobleei, armadan zerbitzatu nahi ez bazuten, bakoitzak zaldi bat eta gizon bat eman zezala esan zien, eta hauek asko izan zirenez, Agesilaori 2.000 gizoneko armada bat eman zioten.

Agesilaok bere hurrengo kanpaina Lidiaren aurka izango zela adierazi zuen. Agesilaoren aurreko trikimailuan erori ondoren eta zalduneria talde bat osatzeak arrakasta izango zuela bazekienez, Tisafernesek Agesilao Karian zehar joango zela suposatu zuen, hango lurrak greziar hoplitak persiar zaldunen aurka babesten lagunduko zuelarik. Baina Agesilaok Lidia Sardeseko zelaietaraino iritsiz inbaditu zuen, iragarri zuen bezala. Tisafernes azkar mugitu zen greziar indarra mozteko. Agesilaok, bere armada osoa mantentzen zuena, gudua egin zuen, peltastek osatutako bere infanteria arinarekin eta bere zalduneriarekin persiar zaldunen aurka aurrera eginez, eta bere hoplitekin atzegoardian. persiarrak ihesean joan ziren, ihes horretan asko galduz, horien artean euren kanpamenduko saria.

Tisafernesen bi porroten ondorioz sari bezala, hau bere kargutik kendua izan zen, eta Titraustesek burua moztu zion persiar erregearen aginduz Agesilaorentzako bake eskaintza bat bezala. Titraustesek omenaldi handi bat agindu zion Espartako erregeari Asiatik erretiratzen bazen, eta Agesilaok, honi, hitzarmen hori soilik lazedemoniarrek baimendu zezaketela erantzun zion. Dena dela, Tisafernes zigortzeagatik Titraustesi errekonozimendu bat erakusteko asmoz, armada Frigiarantz zuzendu zuen, harengandik biatiko eran hogeitamar talentu jasoz, non bere kanpamendua egin zuen, Farnabazoren deserosotasunerako. Botere egoera batean zegoenez, Agesilaok aliantzak egin zituen zenbait hiri greziar eta persiarrekin, eta hiri ugariren aldetik opariak jaso zituen. Aliantzarik garrantzitsuena Kotis Paflagoniakoarekin izan zen, Paflagoniako erregea zena. Espitridates alaba eta Kotis erregearen arteko ezkontza prestatu ondoren, Agesilao bere hurrengo kanpainarako 1000 zaldun eta 2000 infante arinen zerbitzua ziurtatzeko gai izan zen.


Aurrekoa
Agis II.a
Espartako erregea
K. a. 398-K. a. 358
Ondorengoa
Arkidamo III.a