Aglaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aglaia
Antzinako Greziako erlijioa
Toni Stadler Aglaia 1961-1.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Zeus eta Helios
Ama Eurinome
Ezkontidea(k) Hefesto
Seme-alabak Morfeo, Eucleia, Eupheme, Euthenia eta Philophrosyne
Anai-arrebak Eufrosine eta Talia

Aglaia, greziar mitologian (antzinako grezieraz Ἀγλαΐα, "dizdiratsua"), hiru Kariteen artean gazteena eta ederrena zen. Adimena, irudimena eta adimenaren senaren ikur zen.

Bere ahizpa Eufrosine eta Talia bezala (hiru graziak), Zeus jainkoa eta Eurinome ozeanidearen alaba zen.

Bertsio batzuen arabera, Hefestoren emaztea zen (bertsiorik hedatuenak, Hefesto, Afroditarekin ezkondua erakusten duen arren), orfismoaren arabera, honekin, honako hauen ama izan zelarik:

  • Eukleia (Ευκλεια), ospe ona eta loriaren jainkosa
  • Eufeme (Ευφημη), hitz egite zuzenaren jainkosa
  • Eutenia (Ευθηνια), oparotasun eta osotasunaren jainkosa
  • Filofrosine (Φιλοφροσυνη), abegikortasun eta ongietorriaren jainkosa

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aglaia Aldatu lotura Wikidatan