Agnes Waterhouse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agnes Waterhouse

Bizitza
Jaiotza1502
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaHatfield Peverel (en) Itzuli
HeriotzaChelmsford (en) Itzuli1566ko uztailaren 29a (63/64 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Seme-alabak
Jarduerak

Agnes Waterhouse (c. 15031566ko uztailaren 29a) edo Waterhouse Ama Ingalaterran sorginkeria leporatuta exekutatutako lehenengo emakumea izan zen[1].

1566an sorginkeria leporatu zioten beste bi emakumerekin batera, Elizabeth Francis eta Joan Waterhouse. Hiruak herri berekoak ziren, Hatfield Peverel. Sorgina zela konfesatu zuen eta bere espiritu familiarra katu bat zela esan zuen (ondoren apo bat zela esan zuen) Satan izenekoa. Batzuetan Sathan izenarekin idazten zuen eta Elizabeth Francisena izan zela aurretik adierazi zuen.

Sorgin-ehiza Chelmsforden egin zen, urte horretan bertan. William Fynneri gaixotasuna eragitea leporatu zioten, aurreko urteko azaroan hil zena. Etxe-abereak hiltzeko magia-beltza egiten zuela eta bere senarraren heriotza ekarri zuela leporatu zioten. Bere alabari, Joan Waterhouse, krimen berdina leporatu zioten, baina ez zuten zigortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Witchcraft in Europe, 400-1700 : a documentary history. (2nd ed. argitaraldia) University of Pennsylvania Press 2001 ISBN 0812217519. PMC 45024571..