Base

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kimikan, base bat protoiak onar ditzakeen edozein substantzia da. Definizio hau azidoei eta baseei buruzko Brønsted-Lowry teorian finkatutakoa da. Haatik, badaude baseen beste definizio batzuk, hala nola elektroi-bikoteen emaileak direla (Lewis), hidroxido anioien iturri direla (Arrhenius) edo, zentzu zabalean, uretan disolbatzen direnean 7.0ko baliotik gorako pH-a daukaten disoluzioak sortzen dituzten substantziak direla. Base arrunten adibide dira, esaterako, sodio hidroxidoa eta amoniakoa.

Basearen kontzeptua Guillaume François Rouelle kimikari frantziarrak sortu zuen 1754an. Likido hegazkorrak ziren azidoak (adibidez, azido azetikoa) substantzia jakin batzuekin nahastean gatz solido bihurtzen zirela ikusi zuen. Substantzia hauek gatza eratzeko basea (oinarria)[1] zirela erabaki zuen. Hain zuzen, hortik datorkio izena.

Baseak, kimikoki, azidoen kontrakoak dira. Azido baten eta base baten arteko erreakzioari neutralizazio deritzo. Azidoek hidronio-ioiaren (H3O+) kontzentrazioa handitzen dute, eta baseek txikitu egiten dute. Baseek eta azidoek elkarrekin erreakzionatzean, ura eta gatzak (edo beren disoluzioak) ekoizten dituzte.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiz hidrolizatzen den eta pH-a 14 ingurura igotzen duen baseari base indartsu deritzo. Base indartsuek, azido indartsuek bezala, ehun biziak erasotzen dituzte eta erredura larriak eragin ditzakete. Baseak ahulak ere izan daitezke, esaterako azalerak garbitzeko erabiltzen den amoniakoa. Arrhenius baseek, uretan disolbagarriak izanik, pH-a 7.0tik gora daukaten disoluzioak sortzen dituzte. Alkaliak baseen azpimultzo berezia osatzen dute: beren ezaugarri nagusia da uretan disolbaturik hidroxido-ioiak (OH-) ematen dituztela.

Baseen propietate nagusiak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Origin of the Term Base William B. Jensen Journal of Chemical Education • 1130 Vol. 83 No. 8 August 2006

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Base Aldatu lotura Wikidatan