Edukira joan

Ainara Arrizabalaga Urkiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Arrizabalaga Urkiza

Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, judoka, eskalatzailea eta Mendi lasterketa

] Ainara Arrizabalaga Urkiza (Ondarroa, 1976) kirolaria da. Besteak beste, judoa, futbola eta eskalada praktikatu izan ditu, eta azken urteetan mendi lasterketetan dabil.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urterekin euskal dantzetan hasi zen, Lehen Hezkuntzan futbolean. eta 10 urterekin judoan. Azken horretan, Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunorde postuak lortu zituen. Behin 15 urte beteta, judoa utzi zuen.

Adinean aurrera egin ahala, nesken areto-futbol taldean jokatzen hasi zen. Ondarroan egona zen aurretik emakumezkoen futbol taldea, eta eten luze baten ostean sortu zuen taldea Arranondo elkarteak. Arrizabalaga gazteenetakoa zen. Taldeak ibilbide laburra izan zuen. Halere, Arrizabalagak lagun arteko partidetan eta ikastolako olinpiadetan parte hartzen jarraitu zuen. Horrez gain, eskalatzen ere hasi zen.

Mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pandemia garaian, Kalamendi mendia igotzeko herri erronkan parte hartu zuen, eta bi handiak ere egin ditu.

Mendi lasterketetan jarraitzen du. 2023an Tolosako Alpino Uzturre Taldeko partaide izateko proposamena jaso zuen, eta haiekin batu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Estereotipoak apurtuz, mugak gaindituz» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]