Ainara Ortega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Ortega

Bizitza
JaiotzaHernani1981eko martxoaren 3a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMusikene
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuaahotsa
ainaraortega.com
IMDB: nm7904244 Edit the value on Wikidata

Ainara Ortega Barrenetxea (Hernani, Gipuzkoa, 1981eko martxoaren 3a) aktorea, musikaria, musikagilea, moldatzailea eta abeslaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolin ikasketak amaitutakoan Psikologiako ikasketei ekin zien. Jazz musikarekiko zuen grinak Gorka Legarretarekin topo egitera eraman zuen. Musikenen Ohorezko tituluarekin lizentziatu zen lehenbiziko promozioan. Ordurako lau urtez aritu zen Mac Jeara's Band dixieland taldean abeslari, klaké dantzari eta banjo jole gisa. Eszenatokietan Amaia Zubiria, Niko Etxart, Karlos Jiménez, Pascal Gaigne, Iñaki Salvador, Hasier Oleaga, Angel Unzu, Petti, Mitxel Longaron, Javi Area, L.M. Moreno "Pirata", Luis Camino, Eñaut Elorrieta, Nere Alberdi edo Maria Berasarterekin lan egin du.[1]

2004an, Lesakako zubigainean lehendabiziko kontzertua eskeini ondoren, Iñaki Salvador piano-jolearen alboan proiektu desberdinetan lanean aritu izan da ("Bihotzetik II", "Te doy una canción", "Kantaginjazz",...)

2016an Eskamak kentzen telesailean parte hartu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Onin diskoa. Lesakako ibaiari, bizitzari eta heriotzari eskainitako lana.[2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bio - Ainara Ortega Barrenetxea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  2. Aldabaldetreku, Ane Delgado. ««Ibaiaren korronteak ekarritakoak eraman egiten ditu batzuetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  3. «Ainara Ortega: «Estaba tan aburrida de la etiqueta de jazz que he ido a despistar»» El Diario Vasco 2021-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  4. "Onin" Ainara Ortega Barrenetxea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]