Ainhoa Murua Ugarte
Ainhoa Murua Ugarte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ainhoa Murua Ugarte |
Jaiotza | Legazpi, 1979ko maiatzaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gasteiz, 2019ko martxoaren 21a (39 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, biologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
ainhoa-murua.com | |
![]() |
Ainhoa Murua Ugarte (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 12a – Gasteiz, Araba, 2012ko martxoaren 21a) ikertzaile biokimikaria zen. Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen.[1]
Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikertu zuen, zelula jakin batzuk biomaterialez inguratuz gaitz zenbait tratatzeko erabiltzen dena.[2]

2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton[3] eta 2014ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: «Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression» izenekoa.
2012ko martxoaren 21ean hil zen, hamaika hilabete lehenago atzeman zioten minbiziaren eraginez.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uxune Martinez: «Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)», Zientzia Kaiera bloga.
- ↑ Advance in obtaining more effective treatment against chronic illnesses artikulua Basqueresearch (2011-07-20)
- ↑ SPLC-CRS saria Doktorego tesirik onenari, IX Spanish-Portuguese Conferece on Controlled Drug Delivery. Oporto, 2011ko urria.
- ↑ «Biografia. Bere bizitza», Dra. Ainhoa Murua bloga.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ainhoa Muruari buruzko webgunea
- (Gaztelaniaz) La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores. Diario Vasco (Cristina Limia, 2017-01-08)