Edukira joan

Aintzane Usandizaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzane Usandizaga
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1988ko apirilaren 15a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Malagako unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 1004

Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988ko apirilaren 15a) gipuzkoar idazlea, gidoilaria eta irakaslea da.[1] Alor desberdinetan lan egin du; besteak beste, arte eta kultur zentroetan aritu da, gidoilari jardun du hainbat telebista saiotan eta arte hezkuntza eta kultur bitartekaritza proiektuetan ere murgildu da. Irakurle taldeak gidatzen eta Mondragon Unibertsitatean eskolak ematen ditu.[1]

Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenetan Graduondokoa egin zuen Málagako Unibertsitatean (UMA).[2] Kultur bitartekaritzan eta arte hezkuntzan aritua.[3] 

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kultur proiektu eta zentrotan egin du lan, besteak beste, arte eta kultur zentroetan aritu da, gidoilari jardun du hainbat telebista saiotan eta arte hezkuntza eta kultur bitartekaritza proiektuetan ere murgildu da. Irakurle taldeak gidatu ditu eta Mondragon Unibertsitatean eskolak ematen ditu.[2]

Kabitu ezina argitaratu zuen 2019an, literatur arloko bere lehen lana, eta, bi album ilustratu ere: (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Etxepare eta JUUL sariak eskuratu zituen Etxe honetan albuma (Pamiela, 2019) Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera egindakoa. Esther Ferrer eta denbora (Pamiela, 2022), Aran Santamariarekin Bagara sailerako sorturiko lehen alea.[4] Haurrei zuzenduta dago Ez duzu sinetsiko (2023, Txalaparta) liburua.[1] Zomorrotu (2023, Elkar) lanean bost istoriok osatzen dute liburua eta elkarren artean lotuta daude pertsonaiak.[5]

Hainbat kolaborazio egin ditu Berria egunkarian eta Hitzen Uberan agerkari digitalean ere kolaborazioak egindakoa da, besteak beste, Berriako Udako narrazioak edo Mira ataletan esaterako, eta Tupust! kolektiboaren Zu komiki-antologian.[1]

  • Kabitu ezina (2019, Elkar)[6]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ez duzu sinetsiko (2023, Txalaparta)[7]
  • Zomorrotu (2023, Elkar)[8]

Album ilustratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Etxe honetan (2019, Pamiela).[9] Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera ondutako lana.[10] XIII. Etxepare Saria eskuratu zuen lan honek,[11] baita Ikastolen Elkartearen Juul saria ere, 2021ean.[12]
  • Esther Ferrer eta denbora, album ilustratua ondu dute Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak, artistaren lana berrinterpretatuz. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da.(2022, Pamiela).[13]
  • 2021an, Ikastolen Elkartearen Juul saria[12][1]
  • 2019an, Etxepare Saria eskuratu zuen, Etxe honetan lanarekin[11][1]
  • 2018an, Zumaiako Udalak antolatu ohi duen Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan bigarren saria lortu zuen Bazterbideak ipuinarekin.[14]
  • 2014an, Zumaiako Udalak antolatu ohi duen Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan lehen saria lortu zuen Kolokan ipuinarekin,[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Aintzane Usandizaga Lopez kultur gomendioak» Deia 2024-09-20 (kontsulta data: 2025-04-15).
  2. a b «Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2021-10-21).
  3. Aintzane Usandizaga Lopez | Artizarra. (kontsulta data: 2025-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Esther Ferrer y el tiempo, atrapados en un libro» EITB 2022-02-02 (kontsulta data: 2025-04-15).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-27). «‘Zomorrotu’, Aintzane Usandizagak ipuin liburu berria argitaratu du» naiz: (kontsulta data: 2025-04-15).
  6. KABITU EZINA | Elkar Argitaletxea. (kontsulta data: 2025-04-15).
  7. «ez duzu sinetsiko. Aintzane Usandizaga Lopez / Asier "gaston" Iturralde (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2025-02-06).
  8. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Zomorrotu - Aintzane Usandizaga Lopez» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2025-04-15).
  9. ETXE HONETAN - AINTZANE USANDIZAGA - 9788491721284. (kontsulta data: 2025-04-15).
  10. «Tamaina Handia - Kalandraka: Etxe honetan» pamiela.com (kontsulta data: 2021-10-21).
  11. a b «Asier Iturraldek eta Aintzane Usandizagak irabazi dute 2019ko Etxepare Saria "Etxe honetan" album ilustratuarekin» Galtzagorri Elkartea (kontsulta data: 2021-10-21).
  12. a b (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Asteazkenean banatu ziren Ikastolen Elkartearen Juul sariak» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-10-21).
  13. Sarasola, Ainhoa. «Denbora zatikatzea eta jostea» Berria (kontsulta data: 2023-01-31).
  14. jurbieta. «Bazterbideak — Zumaia» zumaia.eus (kontsulta data: 2021-10-21).
  15. ane. «Kolokan — Zumaia» zumaia.eus (kontsulta data: 2021-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]