Aiora Perez de San Roman Uria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiora Perez de San Roman Uria


Oiartzungo alkatea

2011 - 2015
Bizitza
JaiotzaOiartzun1978ko irailaren 27a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskola-orientatzailea
Lantokia(k)Lanbide
KidetzaBildu

Aiora Perez de San Roman Uria (Oiartzun, Gipuzkoa, 1978ko irailaren 27a) Psikologian lizentziatua da (UPV-EHU) eta Oiartzungo lehen alkate emakumea izandakoa 2011-2015 legealdian, Bildu koalizioarekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologian lizentziatua eta Sexologia eta Terapia Sistemikoetan espezializatua da. Oarsoaldean egindako lanaren ondorioz orientazio prozesuei eta enplegu eskaintzen kudeaketari buruzko ezagutzak bereganatu zituen.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, LANBIDEn prestakuntzarako eta enplegurako orientatzailea da, baina Lanerako hastapenak Droga Menpekotasun Teknikari eta Bitartekaritza Familiarreko espezialista bezala eman zituen. Hezitzaile bezala ere hainbat alorretan jardun izan du, hara nola osasun heziketa eta droga-mendekotasun prebentzioa eta heziketa sexu afektiboko saioak ematen ikastetxeetan, bai ikasle, irakasle nahiz familiekin.

Alkatetza garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Abertzalearentzak garai zailak zirenean hartu behar izan zuen alkatetza. Ilegalizazio eta zerrenda beltzen garaia gaindituz, herrian osatu zen Bildu koalizioaren zerrendaburu aurkeztu zen. Lortutako emaitzak ordurarte lortutako onenak izan ziren eta horrez gain, Oiartzunek izan duen lehen emakume alkate izatea suertatu zitzaion.[2][3][4]

Emakumea izanda berriz, gizonezkoek ez duten ardura berriak erantsi zitzaizkion alkatetza langintzari. Urte beteko seme baten ama zen alkate izendatu zutenean eta amaieran neska mutiko bikien jaiotzari egin behar izan zion aurre horrek suposatu zion gainkarga eta ardura ikaragarriarekin.

Krisi ekonomikoak dezente markatu zuen bere legealdia. Ordurarte ezagutu gabeko Diputazioko arau mugatzailea jasan behar izan zuten bapatean eta diru partidak asko murriztea tokatu zitzaien, nahi eta behar zituzten proiektuak aurrera ateratzeko arazoak sortuz.

Espainiako banderen auzia izan zen herrian eragin handia izan zuen beste gaia. Oiartzungo udalak 2011ko azaroan jaso zuen udalaletxean Espainiako bandera jartzeko gutuna Espainiako Gobernuaren ordezkariak bidalia. Ukatu ondoren, Estatuko abokatuak tribunaletara jo zuen eta bi urte luzez tirabiretan ibili arren, (errekurtsoak, adierazpen instituzionala...) herriaren nahiaren gainetik erabakia onartzea besterik ez zitzaion geratu udalari.[5]

Aurrera ateratako proiektuen artean bere garaikoak dira, besteak beste, prentsaren sona jasotako hauek:

Euskara eta euskal kulturarekin konpromisoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro Ikastolatik jaso zuen hasierako formazioa eta geroztik ikastetxeko proiektu bultzatzaile modura jardun izan du, ama bezala ere. (Haurtzaro ikastola: 50 urte euskalgintza eta herrigintza sustatzen).[12]

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[13]

Kolaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Echevarriatik Etxeberriara (Ander Iriarte. 2014) Dokumentaleko partaide.[14]

Elkarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oiartzuarrak Gara: Oiartzuarrak galdetegia Aiora Perez de San Romanentzat.[15]
  • Oiartzun Irratia: Legegintzaldiaren azken txanpako balorazioak.[16]
  • Oiartzun Irratia: Jexux Leonet alkate izango denarekin batera.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oiartzun. 2021-11-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Aiora Pérez de San Román, de Bildu, elegida primera alcaldesa del Valle» El Diario Vasco 2011-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  3. «Aiora Perez de San Roman: “Udaletxeko ateak irekita daude oiartzuar guztientzat”» Bidasoko Hitza 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Aiora Perez de San Roman alkate berriz Oiartzunen» El Diario Vasco 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  5. (Ingelesez) «Udalainformatzen72 (2) by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Arditurriko meategietako sakoneko pasarela berria inauguratua geratu zen atzo» El Diario Vasco 2011-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  7. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Inauguran el monolito 'Euskal Herriko selekzioa BAI' en Oiartzun» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria inauguratu zen atzo» El Diario Vasco 2011-10-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Taxibus zerbitzua egokitu da auzoetako beharrak hobeto asetzeko helburuarekin» El Diario Vasco 2011-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  10. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Oiartzun recuerda a los 12.500 prisioneros de los batallones de trabajo del franquismo» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  11. (Gaztelaniaz) Nexotrans. «Oiartzun integrará en dos meses su servicio de transporte urbano en el billete único de Lurraldebus» Nexotrans (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  12. elkartea, AZTIBEGIA. (2017-05-05). «Haurtzaro ikastola: 50 urte euskalgintza eta herrigintza sustatzen» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  13. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  14. (Gaztelaniaz) «De Echevarria a Etxeberria, comentario sobre la película» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  15. 4. elkarrizketa: Aiora Perez de San Roman Uria. (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  16. «Udalaren tartea: Aiora Perez de San Roman eta Mailu Iragorri» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  17. «Udalaren tartea: Aiora Perez de San Roman eta Jexux Leonet» oiartzunirratia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]