Arditurri
Arditurri | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oiartzun |
Koordenatuak | 43°17′N 1°48′W / 43.28°N 1.8°W |
Arditurri antzinako meatze multzoa da, Aiako harriaren magalean dagoena, Oiartzunen (Gipuzkoa).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari. Arditurriko erromatar meatzetatik zilarra atera ohi zuten. Erdi Aroan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan.
Meatze-ustiapenaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erromatar Inperioa. Ziur aski, Burdin Aroko gizakiak izan ziren mineral-zainak ustiatzen lehenak. Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko.
- Erdi Aroa. Garai hartan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan. Baina erromatarrek burdinari jaramon handirik egiten ez ziotenez, material horren Aiako Harriko erreserba handiak ia oso-osorik zeuden.
- XVIII. mendea. Jarduerarik gabeko aldi baten ostean, XVIII. mende amaieran, Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra Karlos IV.a Espainiakoaren aginduz etorri zen, Sein familiaren jarduerak zertan ziren ikuskatzera. Meazuloak bisitatu ondoren berak esandako hitzak ematen dute Arditurrin aurkitutakoaren tamaina:
“Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere, ez litzateke nahiko izango meazulo guzti hauek zulatzeko”.[1]
- XIX. mendea. 1830. urtean, Compañía Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen, besteak beste. Ustiatzeko meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren prozesuan zehar.
- XX. mendea. 1902tik 1904ra bitartean Bilboko Chavarri Hermanos konpainiak, Sestaoko (Bizkaia) labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zuten. Gaur egun, ibilbidea Arditurriko bidegorri bihurtu da, oinez eta bizikletaz ibiltzeko.
1984. Meatzearen ixtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen, eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi. Hala ere, 1983an, behin betiko itxi aurretik, Arkeolan erakundeak, Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.
2007ko udaberrian, meatze-esparruaz baliatzeko proiektua onartu eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. Arditurriko meatze-esparrua 2008ko ekainetik dago ikusgai.
2001-2006. Arditurri eta Otsamantegiko meatzeak itxi ondoren geratu ziren ingurumen arazoak (metal astunak uretan, hondakindegien ezegonkortasunak eta abar) konpontzeko azterketa ugari, diagnosia, proiektua eta obrak egin ziren.
2008 ekaina. Publikoarentzat irekita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko udaberrian, meatze-esparruaz baliatzeko proiektua onartu eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. Arditurriko meatze-esparrua 2008ko ekainetik dago ikusgai.[1]
Interpretazio zentroa eta parketxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Arditurrin interpretazio zentroa eta parketxea daude. Bestalde, bertara doan bidegorri bat ere dago.
Bisitatzen diren galeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oinarrizko bisita. Ibilaldia erromatarren garaiaz ondorengo meazuloetatik egiten da; erromatarren gainean egindakoak dira.[2]
- Meategia sakonean. Meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera eskaintzen du, erromatarren garaiko aztarnak ikusiz.[3]
- Arditurri 3. Salbuespen modura erromatar garaiko meatze galeria ikusteko bisita gidatua eratu zen estrainekoz, 2003ko uztailaren 16ean ospatutako Arditurri egunean[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Arditurri - Meazuloetan barrena» www.arditurri.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
- ↑ SPAIN), Dynamic MacroWeb & Design (San Sebastian. «Arditurri - Meazuloetan barrena» www.arditurri.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
- ↑ «Arditurri - Meazuloetan barrena» www.arditurri.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
- ↑ «Arditurri Eguna» Gipuzkoako Hitza 2023-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ardi Iturriko webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)