Aitziber Ugartemendia Zubeldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitziber Ugartemendia Zubeldia

Bizitza
JaiotzaAndoain1978ko urriaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko abenduaren 16a (45 urte)
Heriotza modua: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta koordinatzailea
KidetzaPirritx, Porrotx eta MariMotots
Euskal Herria Bildu

Aitziber Ugartemendia Zubeldia (Andoain, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 1aDonostia, 2023ko abenduaren 16a[1][2]) Katxiporreta konpainiako bazkideetakoa zen, eta bulego ardurak zeramatzan. Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi arduraduna izan zen, 2011-2015 agintaldian Andoaingo udalean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitziber Ugartemendia Axeri dantza taldekoekin
Aitziber Ugartemendia Sorgin Jaiak taldekoek Katxiporretari egindako omenaldian

Herrigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Axeri dantzan, euskalgintzan eta kulturgintzan, oro har, jardun zuen bere ibilbidean. Azkeneraino laguntzeko prest agertu zen, gainera. Axeriekin, esaterako, 2023ko udan Donostiako jaietan egin zuten dantza emanaldian jantziez arduratu zen. Ordurako, gaixotasunak bere gain zuen eragina nabarmena zen arren.[3]

Borobilean Elkartearen bultzatzaile eta sortzailetako bat ere izan zen.[4][5]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udaberrian azken unean Bildu koalizioak Udal hauteskundeetara aurkezteko aukera izan zuen. Andoaingo hautes-zerrenda hura Ana Carrerek ireki zuen, eta Aitziber Ugartemendia lehen postuetan zen. Haiek irabazi zituzten hauteskundeak, eta Bildurena izan ziren alkatetza eta aginte-postuak. Ugartemendiak Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ardurak hartu zituen.[3]

Ez zuen agintaldi osoa bete, ama izatear zela zinegotzi karguari uko egin baitzion. 2014ko azaroko Udal batzarraldian egin zuen iragarpena.[6] Lekukoa gertuko lagunari eman zion, Esti Mujikari, beraz. Aipagarria da, agurreko plenoan, udal ordezkari politiko guztien aldetik jaso zituen hitz goxoak.[3]

Aitziber Ugartemendiaren lagunen eskela

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katxiporreta konpainiako bazkideetakoa zen, eta hark zeramatzan bulego ardurak. Ekainean, Lasarte-Oriako jaietan, omenaldi berezia jaso zuten. Bertan izan ziren konpainiako kide ugari, baita garai batean aritutako lankideak ere. Hantxe izan zen Aitziber Ugartemendia, eta pailazoek egin bezala hark ere eskertza adierazi zien bertaratu zirenei.[3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun luzea pairatu ondoren hil zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aitziber Ugartemendia Zubeldia - Andoaingo EH Bildu - Eskelak» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  2. «Aitziber Ugartemendia Zubeldia - Lagun-taldea - Eskelak» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. a b c d e «Aitziber Ugartemendia Zubeldia zendu da - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  4. «Aitziber Ugartemendia Zubeldia gogoan - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  5. elkartea, AZTIBEGIA. (2017-12-06). «Pirritx, Pirrotx eta Marimototxen deia gatazkak borobilean eserita konpontzeko» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  6. DV. (2014-11-27). «Aitziber Ugartemendia presenta hoy su renuncia al cargo de concejal» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]