Aitzineko bokal itxi ez biribildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzineko bokal itxi ez biribildu
i
NAF zenbakia301
Kodetzea
X-SAMPAi
Kirshenbaumi
Braille

Aitzineko bokal itxi ez biribildua, edo aitzineko bokal altu ez biribildua bokal soinu mota bat da mintzatuak diren hizkuntza gehienetan agertzen dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak [i] sinboloarekin adierazia da eta bere X-SAMPA ikurra i da.

Soinu hau ahoskatua izaten ahal da bokal hutsa bezala hizkuntza batzuetan, esaterako frantsesez chic erraiten da, euskaraz korapilo. Bestalde, beste hizkuntzetan iraupen luzearekin ahoskatua da, adibidez ingelesez meet (/iː/ ikurraren bidez adierazia da, diptongo tipi bat da).

Aitzineko bokal itxi ez biribildua /j/ hurbilkari sabaikariaren parekoa da. Hizkuntza zenbaitetan elkarren arteko txandakatzeak daude, adibidez frantsesez. Diptongoen transkribaketan ez-silabikotasun diakrotikodun [i̯] eta [j] soinu bera adierazteko erabiliak dira maiz.

Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Soinu hau adierazteko latindar alfabetoa erabiltzen duten hizkuntzek ⟨i⟩ letra erabiltzen dute. Hala ere, badira salbuespenak, hala nola ingeles ortografian letra hau /aɪ/ (adibidez: bite) edo /ɪ/ (esaterako: bit) hotsekin erkidetua da eta ⟨e⟩ ⟨ea⟩ ⟨ee⟩ ⟨ie⟩ edo ⟨ei⟩ idazkerek adierazten dute /i:/, adibidez scene, bean, meet, niece, conceive. Irlandar ortografian ⟨aí⟩ ⟨ei⟩ edo ⟨aío⟩ sekuentziak erabili daitezke /iː/ adierazteko..

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzineko bokal itxi ez biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera itxia edo altua da. Honek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik hurbil kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe.
  • Bere atzekotasuna aitzinekoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren aurrealdean kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe.
  • Bere biribiltasuna ez biribildua da. Honek esan nahi du ezpainak ez direla biribiltzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]