Erdiko bokal itxi biribildu
Erdiko bokal itxi biribildu | |
---|---|
ʉ | |
Kodetzea | |
X-SAMPA | } |
Kirshenbaum | u" |
Braille | ⠴⠥ |
Erdiko bokal itxi biribildua bokal mota bat da, zenbait hizkuntzatan erabilia. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko bere ikurra /ʉ/ marratua da (marrarik gabeko /u/-k atzeko bokal itxi biribildua adierazten du), eta dagokion X-SAMPA ikurra }
da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokalak | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan, eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du. |
Erdiko bokal itxi biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:
- Garaiera itxiko edo altukoa da. Horrek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik hurbil kokatzen dela, baina kontsonantetzat hartzeko moduko hersketarik sortu gabe.
- Bere atzekotasuna erdikoa da. Horrek esan nahi du mihia ahoaren erdialdean kokatzen dela, aitzineko bokalen eta atzeko bokalen erdibidean.
- Bere biribiltasuna estutua da. Horrek esan nahi du ezpainetako bazterrak tentsioan elkarturik daudela, eta haien barne azala ez dela ikusten.
Munduko hizkuntzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantses estandarrak eta gaztelaniak ez dute erdiko bokal itxi biribildurik, baina ingelesaren hizkera askok bai (boot [bʉ̟ːt], 'bota'), baita suedierak ere (ful [fʉ̟ːl] 'itsusi').
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz amikuzeraz aurki daiteke soilik.[1] Orokorrean, ⟨ü⟩ grafiarekin irudikatzen da, eta zubererazko /y/-ren antzeko banaketa dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]/ʉ/ edo /y/ bokal itxi biribildu aitzineratua ez zen aitzineuskara edo euskara batu zaharraren inbentario fonologikoaren parte;[2] bokal hau ekialdeko hizkeretan gertatutako /u/ atzeko bokal itxiaren aitzineratzearen ondorioz garatu zen.[3] Orpustanek XIV. mendean bokal honen garapena osaturik egongo litzatekeela erakutsiko lukeen adibide bat aipatzen du, iturria zehaztu gabe.[4] Egurtzegik aldaketa hori XIII. mendetik hurbil kokatzen du, okzitanieraz /y/-ren lehen islapen grafikoak lekukotzen diren garaiaren inguruan, alegia.[3] Zubereraren testuinguruez gain, amikuzeraz /u/ zaharra herskari belarren aurretik ere gorde da.[5]
Adibideak: suge, sukhalde.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791–2802. doi: . ISSN 0001-4966. (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2017-01-01). «Phonetically conditioned sound change: Contact induced /u/-fronting in Zuberoan Basque» Diachronica 34 (3): 331–367. doi: . ISSN 0176-4225. (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (1999). La langue basque au Moyen Age: IXe-XVe siècles. Izpegi ISBN 978-2-909262-22-2. (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ Camino Lertxundi, Iñaki. (2017). Amiküze eskualdeko (h)eskuara. Nafarroaka Gobernua, Herzkuntza Departamentua ISBN 978-84-946477-1-0. PMC 1004721863. (kontsulta data: 2021-02-23).