Aizarotz

Koordenatuak: 43°00′40″N 1°46′59″W / 43.011111111111°N 1.7830555555556°W / 43.011111111111; -1.7830555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizarotz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBasaburua
Administrazioa
Posta kodea31866
Herritarraaizaroztar
Ezizenakolonoak
Geografia
Koordenatuak43°00′40″N 1°46′59″W / 43.011111111111°N 1.7830555555556°W / 43.011111111111; -1.7830555555556
Demografia
Biztanleria184 (2020:  0)

Aizarotz Basaburuko lekua da. Beste lekuak administratiboki kontzejuetan antolatzen dira baina Aizarotz, zuzenki Basaburuko Udaletik. Ez da kontzejua. Herri berria da Aizarotz, 2004an familia bakarra bizi zen tokian[1] egun basaburuko herri handiena da, biztanle kopuruaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizarotz, tradizioz, antzinako burdinola baten enklabea izan zen, jada 1280 eta 1366an "Aiçaraz" eta "Aiçaroz" bezala aipatua. Burdinola honen inguruan etxe sakabanatu gutxi batzuk eraiki ziren, horietako batek kapera izan zuelarik, bizilagunei funtzio erlijiosoak errazteko.[2]

XIII. mendean haraneko jaurerri erregeordeen tokietako bat bezala agertzen da; bere bilauek, 4 edo 5eko kopuruan, urtean 15 sos eta erdiko tasa bat zor zuten. Bere eliza ez da agertzen 1268ko Errediezmoaren Liburuan, beharbada Ezkizabururen ondoko baserrian zegoelako, honen hamarrenak, oso txikiak zirelarik (gari-arroba bat, olo-arroba bi eta soldata erdia). XVII. mendean jabetza partikularrekoa zen, eta denbora luzez egon behar izan zuen jenderik gabe. 1824an 18 biztanle zituen. 1847an burdinola Ramon Lizarzaburorena zen, eta XX. mendea arte funtzionatu zuen.[3]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizarotz herritarrak aizaroztarrak dira. Herri berriaren eraikuntzarekin biztanleria kanpotik etorrita, biztanle berriak Kolonoak ezizenaz ezagutu dira[1].

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

83 pertsona bizi ziren 1858an, 23 1887an, 55 1930ean, 65 1940an, 53 1950ean, 40 1960an, 30 1970ean, 24 1981ean eta 18 1986an.[3]

Aizarozko biztanleria[4]
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019
12 11 11 10 10 43 118 139 160 178 185 187 180 184

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Basaburuan izango da, gaur, 'Herri Txiki Infernu Handi', EiTB, 2017/01/29
  2. «AIZAROTZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. a b Gran Enciclopedia de Navarra | AIZAROTZ. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  4. «Aizarotz- Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  5. «Hemen baditun 14 – Aquí ya 14 erakusketak omenaldia eginen die XX. mendean euskararen alde aritu ziren 14 emakumeri, Kondestablen, abenduaren 10etik 20ra» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]