Edukira joan

Itsaso (Basaburua)

Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Itsaso (argipena)».
Itsaso
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBasaburua
Posta kodea31869
Herritarraitsasoar
Geografia
Koordenatuak42°59′31″N 1°49′17″W / 42.991944444444°N 1.8213888888889°W / 42.991944444444; -1.8213888888889
Azalera5,6 km²
Garaiera514 m
Demografia
Biztanleria49 (2020)
Dentsitatea9 bizt/km²
San Pedro eliza.

Itsaso Basaburuko kontzejua da. 1857ko errolda baino lehen berezko udalerria izan zuen.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, kontzejuak 59 biztanle ditu.

Itsasoko biztanleria
20002001200220032004200520062007
5454525656585659

Eraikin nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe bikain zenbait daude herrian. Juantxenea, Labetoa, Azpikoetxea eta Aramenea, XVIII. mendekoak dira.

San Pedro eliza, jatorri gotikokoa da.

Muitz izeneko tokian San Salbador baseliza dago, San Joan Jerusalemgo ordenaren jabetzakoa izan zena. Igokunde egunaren ondorengo igandean errometia egiten da bertan, ibarreko herri guztietako jendea bilduz.[1]

Garai batean bide inportanteen gurutzebidee tokia izan zen, Nafarroa Garaia Gipuzkoarekin lotzeko, bide bat hemendik Tolosara irteten zen, eta beste bat, Beruete eta Goizuetatik igarota, Pasaiaraino.

Herriko mendi nabarmenak Untzategikogaña eta Gurutzetakogaña dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elorza Villanueva, Oscar. (2017-07-27). «Monteadicción: Vuelta al Valle de Basaburua ( Jaunsaras-Erviti-Garzaron-Ihaben-Beramendi-Udabe-Itsaso-Jaunsaras ) 2ª etapa» Monteadicción (kontsulta data: 2025-07-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]