Akito Watabe
Akito Watabe (japonieraz: 渡部 暁斗, Hepburn: Watabe Akito) 2005az geroztik konbinatu nordikoan lehiatzen ari den eskiatzaile japoniarra da. Urrezko domina irabazi zuen 4 × 5 km-ko taldekako proban, FIS Nordic World Eski Txapelketan 2009an Liberec-en eta 31. postua lortu zuen Sapporon 7,5 km-ko esprintean 2007an.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko bost Olinpiar Jokotan lehiatu zen, Watabek 2010ean Vancouver-eko 4 x 5km taldekako proban seigarren postua lortu zuen eta 10km-ko banakako proban bederatzigarren postua lortu zuen.
Munduko Kopako postu onena hirugarrena izan zen 2010eko martxoan Finlandian, 2011/2012 denboraldian, Munduko Kopako lehiaketak irabazten hasi zen arte.
2014ko Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan, Akito Watabek zilarrezko domina eraman zuen Gundersen NH/10km-ko banakako proban Konbinatu Nordikoan. [1]
2018ko Olinpiar Jokoetan, Watabek zilarrezko domina irabazi zuen tranpolin arrunta/10 km-ko konbinatu nordikoko lehiaketan.
2022ko Olinpiar Jokoetan, Akito Watabek brontzezko bi domina irabazi zituen bakarkako eta taldekako tranpolin handi/10 km-ko probetan konbinatu nordikoan.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere emaztea, Yurie Watabe, estilo libreko eskiatzaile japoniarra da, halfpipean espezializatua. [2] Akitoren anaia txikia, Yoshito, Konbinatu nordikoko Munduko Kopan ere lehiatzen da.
Munduko Kopako garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Data | Lekua | Proba |
|---|---|---|---|
| 2011–12 | 2012ko otsailaren 5a | HS134/10km | |
| 2012ko otsailaren 18a | HS140/10km | ||
| 2012ko otsailaren 26a | HS134/10km | ||
| 2012ko martxoaren 9a | HS106/10km | ||
| 2013–14 | 2014ko martxoaren 15a | HS134/10km | |
| 2014–15 | 2015eko martxoaren 6a | HS130/10km | |
| 2015eko martxoaren 14a | HS104/15km | ||
| 2016–17 | 2017ko otsailaren 11a | HS134/10km | |
| 2017ko martxoaren 11 | HS104/10km | ||
| 2017–18 | 2017ko azaroaren 25a | HS142/10km | |
| 2018ko urtarrilaren 26a | HS109/5km | ||
| 2018ko urtarrilaren 27a | HS109/10km | ||
| 2018ko urtarrilaren 28a | HS109/15km | ||
| 2018ko otsailaren 3a | HS134/10km | ||
| 2018ko martxoaren 10a | HS104/10km | ||
| 2018ko martxoaren 24a | HS106/10km | ||
| 2018ko martxoaren 25a | HS106/15km | ||
| 2019–20 | 2020ko martxoaren 1a | HS130/10km | |
| 2020–21 | 2021eko urtarrilaren 24a | HS130/10km |
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Neguko Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2014 | Sotxi |
Bakarka malda ertaina/10 km | |
| 2018 | Pyeongchang |
Bakarka malda ertaina/10 km | |
| 2022 | Pekin |
Bakarka malda handia/10 km | |
| 2022 | Pekin |
Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
| Munduko txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2009 | Liberec |
Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
| 2017 | Lahti |
Bakarka malda handia/10 km | |
| 2017 | Lahti |
Taldeka sprint | |
| 2019 | Seefeld |
Bakarka malda ertaina/10 km | |
| 2021 | Oberstdorf |
Bakarka malda handia/10 km | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Suskin, Jeremy Akito Watabe Brings Home First Olympic Medal in 20 Years for Nordic Skiing Event 2 December 2014
- ↑ «Who is Akito Watabe?» nbcolympics.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2006ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2010ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- Japoniako eskiatzaileak
- Japoniako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak konbinatu nordikoan
- Nagano prefeturako pertsonak
- 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak