Nagano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nagano
 Japonia
Nagano montages.JPG
Nagano bandera

Nagano armarria

Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Nagano
Ofiziala 長野 (Nagano-shi)
Geografia
Koordenatuak 36° 38′ 55″ N, 138° 11′ 34″ E / 36.648611111111°N,138.19277777778°E / 36.648611111111; 138.19277777778Koordenatuak: 36° 38′ 55″ N, 138° 11′ 34″ E / 36.648611111111°N,138.19277777778°E / 36.648611111111; 138.19277777778
Nagano hemen kokatua: Japonia
Nagano
Nagano
Nagano (Japonia)
Azalera 737,86 km²
Demografia
Biztanleria 378.768 biztanle (2014)
Dentsitatea 513,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.nagano.nagano.jp http://www.city.nagano.nagano.jp/ www.city.nagano.nagano.jp

Nagano (長野市 Nagano-shi?) , Japoniako Nagano prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 378.768 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagano hiria prefeturaren iparraldean kokaturik dago

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Nagano, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.1 22.5 24.4 30.8 32.6 35.6 37.9 38.7 36.3 32.2 26.2 21.3 38.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 4.7 9.5 17.3 22.5 25.7 29.1 31.0 25.6 19.2 13.0 6.8 17.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −17.0 −16.4 −14.6 −6.5 −1.8 3.9 10.2 10.7 5.5 −1.9 −11.4 −15.2 −17.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −4.1 −3.8 −0.8 4.9 10.5 15.8 20.0 21.3 16.9 9.7 3.1 −1.6 7.66
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.1 49.8 59.4 53.9 75.1 109.2 134.4 97.8 129.4 82.8 44.3 45.5 932.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 13.0 11.5 12.0 9.2 10.0 11.4 13.1 9.8 11.7 9.1 8.6 10.4 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 22.9 19.6 8.2 0.6 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.9 10.8 63
Eguzki orduak 127.2 131.3 168.5 198.3 207.3 162.2 168.8 204.3 141.7 152.4 139.1 135.6 1936.7
Hezetasuna (%) 78 74 68 61 64 70 74 72 74 75 76 77 71.9
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (errekorrak)[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI mendean Kawanakajima lautadan (gaur egungo hiriaren hegoaldean) bost borroka izan ziren Kai probintziako Takeda Shingen eta Echigo probintziako Uesugi Kenshin daymioen artean. Bien helburua Shinano probintzia eskuratzea izan zen.

Probintzia horretako Minuchi (水内郡), Takai (高井), Sarashina (更級郡) eta Hanishina (埴科郡) barrutietako lurretan kokatzen da Nagano, 642an gaur egungo Iida hiritik ekarritako Zenkō-ji tenplu budistaren inguruan. XVI mendetik aurrera Sanada leinua izan zen lurraldearen jabe eta Matsushiro gaztelua ere eraiki zuen. Gaur egun aztarnarik gutxi batzuk gelditzen dira, samuraien egoitza batzuk, tenploren bat eta feudal garaiko lorategiak.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1897an Naganok hiri estatusa lortu zuen eta 1966an zabalkunde handia izan zuen, 8 herri bat egin baitzuten.

Historian zehar hainbat desastre ekologiko gertatu izan dira hirian, aipagarriak dira 1847ko lurrikara, 10.000 pertsona hil zituena, eta 1959ko Chikuma ibaiaren uholdea, 71 hildako baina 20.000 etxe suntsitu zituena.

1998an Naganoko Neguko Olinpiar Jokoak hartu zituen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zenkō-ji tenplua
  • M-Wave arena: Neguko Olinpiadetan abiadurazko patinaiaren estadioa izan zena.
  • Iizuna herria: Naganoren iparraldean dago eta eski estazio famatua eta onsenak dauzka.
  • Jigokudani Tximuen parkea: Japoniako makakoak onsenetan bainatzen ikusten dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagano Aldatu lotura Wikidatan