Edukira joan

Akiyo Noguchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akiyo Noguchi

(2018)
Bizitza
JaiotzaRyugasaki (en) Itzuli1989ko maiatzaren 30a (35 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Ezkontidea(k)Tomoa Narasaki (en) Itzuli  (2021eko abenduaren 24a -
Hezkuntza
HeziketaToyo University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Pisua49 kilogramo
Altuera167 zentimetro

akiyonoguchi.com
Facebook: akiyo530 Instagram: noguchi_akiyo Edit the value on Wikidata

Akiyo Noguchi (japonieraz: 野口 啓代 Noguchi Akiyo?, 1989ko maiatzaren 30a) harri, kirol eta boulder eskalatzaile japoniarra da. Bloke eta zailtasun eskalada probetan hartzen du parte. Ezaguna da IFSC Munduko Eskalada Kopa lau aditan irabazteagatik Blokeen proban. Japoniako Bouldering Kopa bederatzi alditan irabazi zuen jarraian (2005-2014).

2007an, Boulderreko Munduko Kopetan lehiatzen hasi zen, eta hiru aldiz podiumera iritsi zen. 2009an, Munduko Kopa irabazi zuen boulderrean, aurreko urteko Anna Stöhr txapeldunari irabaziz.[1] Noguchik 2010, 2014 eta 2015ean ere txapeldun izatea lortu zuen. Munduko Kopako 2011, 2012 eta 2013ko boulder ekitaldietan bigarren sailkatu zen. Gainera, hiru aldiz irabazi du Munduko Kopako eskalada konbinatua.

Noguchiri La Sportiva Lehiaketa saria ere eman zioten 2010ean, "bere garaipenengatik eta lehiaketetan isurtzen duen espiritu positiboagatik".[2]

2019an Akiyo Noguchik zilarrezko domina irabazi zuen Munduko Eskalada Txapelketan lehiaketa konbinatuan eta horrek 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkapena eman zion. Noguchik 2016an eskaladatik erretiratzea pentsatu zuen, baina 2020an eskalada olinpiar kirol bihurtuko zela iragarri zenean Olinpiar Jokoetarako sailkatzea erabaki zuen. Noguchik 2021eko ekainean Innsbruck-en bere azken IFSC Munduko Eskalada Kopan hartu zuen parte, 169 Munduko Kopa eta Munduko Txapelketa eta 75 podium lortuz. 2021eko uztailaren 13an autobiografia argitaratu zuen.[3] Brontzezko domina batekin amaitu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan .

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Konbinatua
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2005 Munich (Alemania Alemania) 3. postua, brontzezko domina Zailtasuna
2007 Avilés (Espainia Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Blokeak
2014 Munich (Alemania Alemania) 3. postua, brontzezko domina Blokeak
2016 Paris (Frantzia Frantzia) 3. postua, brontzezko domina Blokeak
2018 Innsbruck (Austria Austria) 2. lekua, zilarrezko domina Blokeak
2018 Innsbruck (Austria Austria) 3. postua, brontzezko domina Konbinatua
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina Blokeak
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina Konbinatua
Noguchi Municheko Munduko Kopan, 2012an.

Munduko Eskalada Kopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Zailtasuna 42 21 24 5 11 8 20 13 7 10 30 17 15 8 9
Boulderra - - 6 2 1 1 2 2 2 1 1 4 3 2 2
Konbinatua - - 5 1 1 2 3 3 2 1 2 2 6 2 2

Munduko Eskalada Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2005 2007 2009 2011 2012 2014 2016 2018 2019
Zailtasuna 3 11 8 - - 9 - 8 5
Boulderra 21 2 5 5 6 3 3 2 2
Abiadura - - 31 - - - - 47 34
Konbinatua - - - - - - - 4 2

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) «Coppa del Mondo Boulder 2009: Fischhuber e Noguchi al top, Moroni è terzo» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Italieraz) News – Arco2011. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. Txantiloi:Ja-jp «野口啓代、初の自伝本 『私とクライミング 野口啓代自伝』を7月13日に発刊|CLIMBERS» クライマーズ公式サイト|CLIMBERSはクライミング、ボルダリングをテーマにした総合WEBサイト (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]