Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | kirol diziplina olinpiko |
Honen parte da | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 2021eko abuztuaren 3a - 2021eko abuztuaren 6a |
Data | 2021 |
Edizio zenbakia | 1 |
← baliorik ez
2024 → | |
Kokaleku | Aomi Urban Sports Parkea |
Partehartzaile kopuru | 40 |
Kirola | kirol eskalada |
Osatuta | |
Kirol eskalada 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion egin zen eskalada proba izan zen.[1] Lehen aldiz kirol eskaladak parte hartu zuen Udako Olinpiar Jokoetan, eta probak Aomi Urban Sports Parkean ospatu ziren.
Formatuak hiru diziplina bateratzen ditu: abiadura eskalada eta bloke-eskalada eta eskalada sokarekin. Honelakoak dira hiru diziplina horiek:[2]
- Abiadura. eskalatzaileek hamabost metroko horma bat igotzen dute ahalik eta azkarren. Veddriq Leonardo indonesiarrak du munduko marka gizonezkoetan: bost segundo eta hogei ehunen. Emakumezkoena, berriz, Julia Kaplina errusiarraren esku dago: 6,99.
- Blokea. Eskalatzaileek 4,5 metroko horma batean babesik gabe aritzen dira, forma ezberdinetako blokeetan erori gabe. Estrategia, indarra eta malgutasuna ezinbestekoak dira modalitate horretan.
- Zailtasuna. Hamabost metroko horma bateko goiko aldean dagoen bide bat egin behar dute eta aurkitzen dituzten heldulekuekin aritzen dira lehian. Sei minutu dituzte erori gabe urrunen dagoen heldulekura iristeko.
Hiruretan egindako lanak batuz lortuko da irabazlearen izena. Formatu hori 2018ko Udako Gazteriaren Olinpiar Jokoetan probatu zen lehenengo aldiz. Formatu honek kritika handiak eragin zituen eskalatzaileen artean, hiru diziplinak oso ezberdinak direlako, bereziki abiadura-eskalada.[3]
Gutxi dira hiru diziplinak guztiz menperatzen dituzten eskalatzaileak, baina hirutatik bitan aurrean ibiltzea ezinbestekoa da onenen artean egoteko ariko diren sei eskalatzaileetako bat izateko.[2]
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezko parte hartzaileen artean hauek zeuden: Adam Ondra txekiarra (bost aldiz irabazi du Munduko Txapelketa, eta oso ona da zailtasuneko eta blokeko probetan), Tomoa Narasaki eta Kai Harada japoniarrak, Jakob Schubert austriarra, Mickael eta Bassa Mawem anaia frantziarrak, Alex Megos alemaniarra eta Alberto Gines espainiarra, besteak beste.[2]
Emakumezko parte hartzaileen artean, aldiz, beste hauek: Janja Garnbret esloveniarra (sei aldiz munduko txapelduna izandakoa), Akiyo Noguchi eta Miho Nonaka japoniarrak, Shauna Coxsey ingelesa, Aleksandra Miroslaw poloniarra eta Petra Klinger suitzarra.[2]
- Australia (2)
- Austria (2)
- Kanada (2)
- Txina (2)
- Txekiar Errepublika (1)
- Frantzia (4)
- Alemania (2)
- Britainia Handia (1)
- Italia (3)
- Japonia (4) Antolatzailea
- Kazakhstan (1)
- Polonia (1)
- ROC (3)
- Eslovenia (2)
- Hego Afrika (2)
- Hego Korea (2)
- Espainia (1)
- Suitza (1)
- Ameriketako Estatu Batuak (4)
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Eslovenia | 1 | 0 | 0 | 1 |
Espainia | 1 | 0 | 0 | 1 | |
3 | Japonia* | 0 | 1 | 1 | 2 |
4 | Ameriketako Estatu Batuak | 0 | 1 | 0 | 1 |
5 | Austria | 0 | 0 | 1 | 1 |
Guztira (5 herrialdea) | 2 | 2 | 2 | 6 |
Probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Event | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
Gizonezkoak konbinatua |
Alberto Ginés López Espainia |
Nathaniel Coleman Ameriketako Estatu Batuak |
Jakob Schubert Austria |
Emakumezkoak konbinatua |
Janja Garnbret Eslovenia |
Miho Nonaka Japonia |
Akiyo Noguchi Japonia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «IOC approves five new sports for Olympic Games Tokyo 2020» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
- ↑ a b c d Ugartemendia, Unai. «ZINTZILIK EUSTEAREN ZIRRARA» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ «Rock climbing is a new Olympic sport. Here's what to expect.» web.archive.org 2019-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).