Akrokorinto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Akrokorinto
Acrocorinto.jpg
Harresia mendebaldetik ikusita
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 37° 53′ 21″ N, 22° 52′ 10″ E / 37.889167°N,22.869444°E / 37.889167; 22.869444Koordenatuak: 37° 53′ 21″ N, 22° 52′ 10″ E / 37.889167°N,22.869444°E / 37.889167; 22.869444
Itsas-mailako altuera 575 m
Arkitektura
Estiloa Bizantziar arkitektura

Akrokorinto (antzinako grezieraz Ακροκóρινθος) Greziako antzinako Korinto herrian dagoen goragune harritsua da, Antzinatean eta Erdi Aroan akropoli gisa erabilia. Bere geomorfologiari esker, babesteko oso erraza zen. Bizantziar Inperioaren garaian, gotortua izan zen, Greziako themako estrategoaren egoitza bihurtu baitzen.

Geroago, Laugarren Gurutzadaren ondoren, frankoen gotorleku bihurtu zen, eta, ondoren, veneziar eta otomandarrena.

Ur hornitzea ziurra zutelarik, Akrokorintoko gotorlekua, Grezia hegoaldeko azken babes lerro bezala erabili zen, Peloponesoko penintsulako etsaiak aldentzen. Muinoaren defentsa, harresituriko hiru zirkuituk eratzen zuten. Tokiko zatirik garaienak, Afroditaren omenezko tenplu greziar bat izan zuen. Kristautasuna heldu zenean, eliza bihurtu ze, eta, ondoren, meskita.

American School delakoak, 1929an hasi zituen indusketa lanak. Egun, Greziako Erdi Aroko gaztelurik garrantzitsuenetako bat da.

Mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pausaniasek, honako mito hau kontatzen du: Briareo Hekatonkiroa, Poseidon eta Heliosen arteko gatazka baten epaile izan zen. Briareok, honako erabaki hau hartu zuen: Korintoko istmoa Poseidonen jabegoa zen, eta, hiritik gorago zegoen zatia, Akrokorinto, alegia, Heliosena.

Pirene iturria harresi barnean dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akrokorinto Aldatu lotura Wikidatan