Al-Mundhir II.a ibn Yahya ibn al-Mundhir Muazz al-Dawlah al-Tujibi (arabieraz: المنذر بن يحي معز الدولة ; 1038 hila) Zaragozako taifako hirugarren errege independentea (1036-1038) izan zen, Banu Tujibi leinukoa.[1]
Gurasoak Yahya al-Mudhaffar eta Ismail al-Zafir Toledoko taifako erregearen alaba bat izan zituen. 1035ean Hisham II.a izeneko buruzagi bat bere buruari kalifa bat izendatu zuen Sevillan. Al-Mundhirrek, bere arbasoek egin zuten moduan, ez zuen kalifa berria onartu. Egoera aprobetxatuz, Abd Allah ibn al-Hakam bere lehengusua matxinotu eta 1038an Al-Mundhir erail zuen.[2]