Al-Mundhir I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Mundhir I.a
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Al Andalus
Heriotza 1023 ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak

Al-Mundhir I.a ibn Yahya al-Tujibi (arabieraz: المنذر بن يحي التجيبي‎; 1021/1023 hila) Zaragozako taifako lehenengo errege independentea (1018-1021) izan zen, Banu Tujibi leinukoa.[1]

Soldadu moduan hasi eta Almanzorren armadetan jenerala izatea lortu zuen. Horri esker, Tuterako (1005) eta Zaragozako (1013) wali bilakatu zen. Orduko fitna edo gerra-zibiletan omeiatarren alde egin zuen, Muhammad II.a al Mahdi (1009), Sulayman ibn al-Hakam (1013 eta 1016) eta Abd ar-Rahman IV.a (1018) kalifen alde hurrenez hurren.

Al-Andalusen zegoen anarkiari esker, independentzia aldarrikatu eta jada 1018an bere taifan txaponak egin zituzten.[2] Politikari habila izan zen eta laster bere poterea finkatu zuen. Antso III.a Gartzez Nagusia iruindar erregea etsai nagusia izan zuen eta bere burua babesteko Berenguer Erramun I.a Bartzelonako kondearekin aliantza bat osatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Viguera Molins, Mª Jesús (1988) Aragón musulmán Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9 .
  2.   Cervera Fras, M ª José (1999) El reino de Saraqusta Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1 .