Al-Mustain I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Mustain I.a
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Al Andalus
Heriotza Zaragoza1046
Familia
Seme-alabak
Leinua Banu Hud Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Sulayman ibn Hud al-Judhami, Al-Mustain I.a (arabieraz: سليمان "المستعين بالله" بن هود‎ ; 1047 hila) Zaragozako taifako bosgarren errege independentea (1038-1047) izan zen, Banu Hud leinuko lehendabizikoa.[1] al Musta'in bi-llah (Allahren laguntza bilatzen duena) titulua bereganatu zuen.

Gaztetan Almanzorren armadetan eta Kordobako kaliferriaren amaierako fitna edo gerra-zibiletan borrokatu zuen. 1031 eta 1036 artean Hisham III.a azken kalifa babestu zuen Lleidan. Garai haietan Banu Tujibien eskuetan zegoen Zaragozako taifa eta Sulayman Lleida eta Tuterako qadi bihurtu zen.

1035ean Hisham II.a izeneko buruzagi bat bere buruari kalifa bat izendatu zuen Sevillan. Al-Mundhir II.ak, bere arbasoek egin zuten moduan, ez zuen kalifa berria onartu. Egoera aprobetxatuz, Abd Allah ibn al-Hakam bere lehengusua 1038ko udan matxinotu eta abuztuaren 23an errege-alkazarra hartu zuen. Abd Allahek Al-Mundhir eta Yekutiel ben Isaak bisir judua erail zituen.[2] Laster, hajib titulua bereganatu eta txanponak egiteari ekin zion. Emir berriak, Sulayman ibn Hudi agintea promes egin arren, hitza jan zuen. Lleidako qadiak, Ismail Toledokoaren laguntza zuena, irailaren 20an Zaragozan sartu zen eta Abd Allah kargutik kendu zuen.

Laster, semeen artean zatitu zuen taifa: Lleidan Yusuf al-Mudhaffar, Huescan Lubb, Tuteran Mundhir, Calatayuden Muhammad eta Zaragozan, erregeorde moduan, Ahmad al-Muqtadir. Toledoko taifarekiko independentzia lortu nahian, Fernando I.a Gaztelakoa aliatu zuen. Horren ondorioz, Gartzea III.a Santxez Naiarakoa bere etsai bilakatu zen.

1047an hil zenean, seme guztiek bere independentzia aldarrikatu zuten. Hala ere, 1051n al-Muqtadirrek hegemonia bereganatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Viguera Molins, Mª Jesús (1988) Aragón musulmán Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9.
  2. Cervera Fras, M ª José (1999) El reino de Saraqusta Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1.