Alain Colmerauer
Alain Colmerauer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alain Marie Albert Colmerauer |
Jaiotza | Carcasona, 1941eko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 5th arrondissement of Marseille (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure d'informatique et de mathématiques appliquées de Grenoble Institut polytechnique de Grenoble |
Tesi zuzendaria | Louis Bolliet Jean Kuntzmann |
Doktorego ikaslea(k) | Veronica Dahl (en) ![]() Célestin Sedogbo (en) ![]() Frédéric Benhamou (en) ![]() Philippe Roussel (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Montrealgo Unibertsitatea Aix-Marseillako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Institut universitaire de France |
alain.colmerauer.free.fr |
Alain Colmerauer (Carcasona, 1941eko urtarrilaren 24a – Marseilla, 2017ko maiatzaren 12a) informatikari frantses bat izan zen. Aix-Marseille Unibertsitatean irakaslea Izan zen, eta logikan oinarritzen den Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea. Carcasonan jaio zen.[1] Grenobleko Institutu Teknologikoan graduatu zen,[2] eta Grenobleko Ensimag-en lortu zuen doktoretza.[3]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Colmerauerrek 1967-1970 urteak Montrealeko Unibertsitatean eman zituen irakasle laguntzaile gisa, bertan sortu zituen Q-Sistemak, hizkuntz teknologiako formalismo lehenetako bat itzulpen automatikoko TAUM-METEO prototipoaren garapenean erabili zena. 1984an Prolog III programazio-lengoaia garatu zuen, eta murrizketen bidezko programazio logikoa arloaren sortzaile nagusietako bat izan zen.
Colmerauer 1970an irakasle elkartu plaza bat lortu zuen Aix-Marseille Unibertsitatean Luminy herrian. 1979an katedraduna bihurtu zen. 1993tik 1995era, buru izan zen Marsellako Informatika-Laborategian (LIM). 2006an erretiroa irakasle emeritu gisa hartu zuen arren, jarraitu zuen kide bat Luminyko adimen artifizialeko taldean kide moduan.[4]
Hainbat sari irabazi zituen, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina,-ko Erregio-Kontseilukoa, 1985ean Michel Monpetit Saria, Frantziako Zientzien Akademiakoa.[5] 1986an, Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuen Frantziako Gobernuak. Adimen Artifizialeko American Association elkarteko kide bihurtu zen 1991ean,[6] eta ACP Ikerketa Bikaintasun Saria jaso zuen 2008an (Printzipioak eta Murrizketen bidezko Programazio-Praktikak).[7] Frantziako Zientzien Akademiako korrespontsala ere izan zen Matematika arloan.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Colmerauer, Alain (1941-....). IDREF.
- ↑ Cohen, Jacques. (2004-02-25). «A Tribute to Alain Colmerauer» arXiv:cs/0402058 (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ (Ingelesez) In Memoriam: Alain Colmerauer – Association for Logic Programming. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ (Frantsesez) Alain, Colmerauer,. BnF Catalogue général. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ texte, Académie des sciences (France) Auteur du. (1985-11-01). La Vie des sciences. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ Elected AAAI Fellows. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ Research Excellence Award. .
- ↑ (Frantsesez) User, Super. Alain Colmerauer | Liste des membres de l'Académie des sciences / C | Listes par ordre alphabétique | Listes des membres | Membres | Nous connaître. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).