Alan LaVern Bean (Wheeler, Texas1932komartxoaren 15a – Houston, 2018komaiatzaren 26a) NASAko astronauta, ingeniari eta margolaria izan zen. Txikitatik aeromodelismoa interesatu zitzaion. Apolo 12 misioan parte hartu zuen eta, misio hartan parte hartu zuen Pete Conrad-en antza, Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen, eta, Marinan pilotu gisa jardun zuen, NASAn sartu baino lehen. 1973. urtean espaziora bueltatu zen, Skylab 3 misioan parte hartu baitzuen. Bidai hartan, bi hilabetez orbitan egon zen. 49 urterekin erretiratu zen, margolaritzara dedikatzeko asmoarekin. Bere hitzak jarraituz, "Ilargian egonda hauxe pentsatu nuen: Lurrera bizirik bueltatzekotan nire bizitza nahi dudan erara biziko dut". Hura izan zen artista izatera bultzatu ziona. Horrexegatik, Ilargian egondako artista bakarra da. Berak dioenez, artista pribilegiatua da, inork izan duen bista ikusi baitu, Lurraren bista Ilargiatik, alegia.