Buzz Aldrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Buzz Aldrin
Aldrin.jpg
Bizitza
Izen osoa Edwin Eugene Aldrin Jr.
Jaiotza Montclair, New Jersey1930eko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Estatu Batuetako Akademia Militarra
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea air force officerra, gerra-pilotua, astronauta, autobiografialaria, hegazkinlaria, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) NASA
Jasotako sariak
Kidetza International Academy of Astronautics
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Gatazka Koreako Gerra
Astronauta
Misioak Gemini 12 Apollo 11
Misioen entseina(k) Gemini 12 Apollo 11
Denbora espazioan 17.392 minutu
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0004696
www.buzzaldrin.com
Buzz Aldrin Autograph.svg

Buzz Aldrin (Edwin Eugene Aldrin, Jr. jaioa; Glen Ridge, New Jersey, 1930eko urtarrilaren 20a) estatubatuar astronauta eta militar ohia da.

Ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona izan zen. Historia garaikidean toki esanguratsua izango du satelitera heldu zen lehenengo hegaldiko kidea izateagatik. Hala ere, beste proiektuetan ere jardun izan du. Ilargiratzearen osteko hamarkadetan, Aldrinek nazioek espazioan izango zuten etorkizunari buruz asko irakurri eta idatzi zuen. 1971ean Aldrin NASAtik erretiratu zen baina espazioaren ikerketan lan egiten jarraitu zuen. Izan ere, Martera heltzeko planak proposatu zituen eta hiru patente jaso zituen espazio estazio modular batentzat. Horrez gain, liburu asko idatzi zituen, ospetsuena Return to Earth autobiografia izanik. Voices From the Moonen Chaikinekin izandako elkarrizketan, bere esperientziak antolatzeko zailtasunari buruz hitz egin zuen.

2002an, Bart Sibrel film zuzendari eta eszeptikoak Ilargira heldu zela demostratu zezala proposatu zion eta astronautak ukabilkada bat eman zion. Bere esanetan ez zekien kaleko pertsona batek nola har zezakeen bere azalpenak eta guztiz desegokia ikusten zuen bere burua hitzen bitartez bere lorpena frogatzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buzz Aldrin Aldatu lotura Wikidatan